Antolatu bidaia

Miradores del Parque Natural de las Bardenas Reales y Tudela

Behatokiak

Multimedia

Mirador Virgen del Yugo
icono pie de fotoMirador Virgen del Yugo
Vista desde el mirador de la Virgen del Yugo
icono pie de fotoVista desde el mirador de la Virgen del Yugo
Vistas desde el mirador de Sendaviva
icono pie de fotoVistas desde el mirador de Sendaviva
Mirador de Aguilares
icono pie de fotoMirador de Aguilares
Argazki guztiak ikusi
Mirador Virgen del Yugo
Errege Bardearen Natur Parkea, Tuteratik hurbil, Biosferaren Erreserba izendatutako leku ederra eta basatia da. Hiru behatoki bikain erakusten dizkizuegu, aireko ikuspegi batetik eremuen arteko desberdintasunei erreparatzeko:
Virgen del Yugoko behatokiak: Arguedasetik 5 kilometrora, hor nonbait, Nuestra Señora del Yugo ermitaren ondoan dauden bi behatoki hauek daude; XVII. mendeko eraikina dugu hori, mendixka baten goiko aldean dagoena, eta bertatik ikuspegi bikaina dago. Zurezko bi eraikin dira, edozein pertsona iristeko modukoak. Inguruan aterpe bat dago, baita errelekuak eta altzariak dituen aisiarako eremu bat, jolas-gunea eta aparkaleku zabal bat ere.
Sendavivako behatokia: Sendaviva aisiako parkearen barnean dago, eta behatoki bikoitza da; zurezko eta beirazko alde batean Errege Bardeari begira dagoen mahai panoramiko bat dago, eta, horren atzean, aire girotua duen beste alde bat, Nafarroako Erriberan zehar 6 "ibilbide birtual" egiteko aukera ematen duena, eta jende guztientzat prest dagoena. Gainera, parkean beste behatoki txiki batzuk daude, ikuspegi ederrak eskaintzen dituztenak.
Aguilaresko behatokia: Bisitariari harrera egiteko informazio zentrotik minutu gutxira dago, Aguilares gainean.  Edozein iristeko modukoa da, eta Bardea Zuria ikusteko balkoi zoragarria da, bisitatuko denaren gaineko irudi orokorra eta informazio handikoa ematen duena.
 
Errege Bardearen Natur Parkea,

Kokapena

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da