Antolatu bidaia

Mirador Barranco de Peñalén

Behatokiak

Multimedia

Meteorologia


Funesetik 7 kilometrora dago, eta edertasun paregabeko txokoa da, baita talaia perfektua Erribera Garaia ikusteko. Hemendik, egun argietan, Errege Bardeak, Villafranca, Martzilla, eta, iparraldean, Pirinioetako gailur elurtuak ere ikusten dira. Sakanaren oinetan -392 metroko bertikala du- bat egiten dute Arga eta Aragoi ibaiek, eta hiru kilometro beherago, Milagron, Ebro ibaiarekin elkartzen dira.

Bertako paisaia xerofiloa da, eta lertxun hauskara nabarmentzen da hango ibar-basoetan bizi diren hegazti-espezien artean; gainera, herria "Bisoi lurralde" izendatutakoaren barnean dago -Europan oso ale gutxi gelditzen dira-. Autoz joaten ahal da ia bukaeraraino, baina azken tarteko zola ez da egokia gurpil-aulkiz ibiltzeko.
Errege Bardeak, Villafranca, Martzilla, eta, iparraldean,

Ba al zenekien...?

El Mirador es uno de los 35 recursos seleccionados en la Ruta de los Paisajes de Navarra. Agua y Miradores.

Kokapena

Nola iritsi eta mugitu

herritik 900 metrora dagoen atseden-eremutik joaten da, NA-115 errepidearen 28. kilometroan -Portegadoko ama birjinaren ermitara doa-.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da