Antolatu bidaia

Mirador de Ujué

Behatokiak

Multimedia

Ujué
icono pie de fotoUjué
Mirador
icono pie de fotoMirador

Eguraldia

Ujué
Behatokia Nafarroako ardoaren bidearen barnean dago. Uxueko talaia ikusgarritik kilometro bat eta gutxira dago, errepidearen ondoan; bertan Nafarroako Erdialdearen gaineko panoramika ederra dago, bertako landaredi mediterraneoa, herriak eta Pitillasko aintzira -hori paisaien bidean ere sartuta dago- ikusten baitira.
Uxue Erdi Aroko itxurari eusten dion herrixka bat da, Interes Kulturaleko Ondare izendatuta dagoena. Nafarroako kulturaren leku nagusietako bat da; izan ere, bere karrika harriztatuan Santa Mariaren santutegia dago, Monumentu Nazionala, Nafarroako Gotikoaren portada aberatsenetako bat duena.

Kokapena

Nola iritsi eta mugitu

atera Iruñetik AP-15 autopistatik Imarkoain/Zaragoza/Madril noranzkoan Tafallako iparraldera doan 56A irteerara arte, eta sartu N-121 errepidean. Tafalla pasatu eta gero, NA-132 errepidea hartu San Martín Unxera arte. Herri hori igaro eta metro batzuetara, hartu eskuineko saihesbidea NA-5310 errepidetik Uxueraino. Behatokia herritik 1,5 km-ra dago.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da