Antolatu bidaia

Pilatosen-Ubaba Balkoia

Behatokiak

Multimedia


Urbasa-Andia Natur Parkearen hegoaldeko mugan dagoen behatoki ikusgarria da, 900 metroko bertikal izugarria duena; bertatik Ameskoako ibarra nola zabaltzen den ikusten ahal da, baita Urederra ibaiaren ur-jauzi ikusgarria ere -Paisaien bidean ere ageri da-.
Ibilbide bat doa amildegiaren ingurutik, distantzia zuhur batera. Beste bide batzuk Urbasa-Andia mendian sartzen dira bete-betean, eta plataforma alderik alde gurutzatzen dute iparraldeko amildegietaraino. Dudarik gabe, mendizale, ibiltari eta zikloturistentzako lurraldea da. Urteko edozein garai da egokia bazter horretaz gozatzeko; hala eta guztiz ere, elurra dagoenean ez joateko gomendatzen da errepidea itxita izaten delako eta arriskutsua izaten ahal baita.

Kokapena

Nola iritsi eta mugitu

NA-718 Lizarra-Olazagutia errepidetik heltzen da, Natur Parkean barna. Goiko ordokira heltzean aparkaleku bat dago, amildegitik 150 metrora.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da