Antolatu bidaia

Mirador del Caballo Blanco

Camino de Santiago
Behatokiak

Multimedia

Eguraldia


Redingo bastoiaren gainean dago Iruñeko txoko ederrenetako bat; hiria inguratzen duen harresiaren erdialdea da eta modu gidatuan bisitatzen ahal da, Iruñeko gotorlekuak Gaztelu eta gotorlekuen bidean baitaude.
Behatokia balkoi zabal-zabala da, eta bertatik 180º-ko erradioko horizontea ikusten ahal da, batez ere, Arga ibaia, Arrotxapea eta Txantrea auzoak, baita Ingurabideko pasealekua ere. Gaur egun jendea atsegin ibiltzeko moduko txokoa da, eta hiriko erdialdetik oso hurbil dagoenez, Iruñeko alde zaharra bisitatzeko aukera ere ematen du, esaterako entzierroko bidea ikusi eta inguruko tabernetan pintxoak eta ardo nafarrak probatzeko.

Kokapena

Nola iritsi eta mugitu

San Jose kaletik (katedralaren alde batean dago), Carmen kaletik edo Ingurabideko pasealekutik joaten ahal da.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa

  • Herria PAMPLONA ( 31000 )
  • Zonaldea Iruñerria
  • Babestutako eremua Las murallas de Pamplona están declaradas Monumento Nacional.