Antolatu bidaia

Mirador de la Foz de Arbaiun

Behatokiak

Multimedia


terraza bikaina Arbaiungo arroila eder-ederra ikusteko; Zaraitzu ibaiak Leire mendiko kareharrian zulatutako arroila sakona da, kasik 6 kilometro luze eta 100 metroko haitz bertikalak dituena. Benetako paradisua da hegaztiei beha egotea maite dutenentzat, arrano beltzak, ugatzak, saiak eta horrelakoak uneoro ikusten baitira (bertan dago Nafarroako sai arreen kolonia handiena).
 
Behatokia errepidearen ondo-ondoan dago, eta azalpen-panelak ditu; bestalde, Irunberrin dagoen Arroilak Interpretatzeko Zentroa ere bisitatzeko modukoa da, bertan Pirinioen aurreko arroiletako hainbat bidexka, flora, fauna eta kultura daudelako.

Kokapena

Bisita gidatua

Enpresa kudeatzailea: Centro de Interpretación de las foces 948 880 874

Nola iritsi eta mugitu

Irunberritik Nabaskozera doan NA-178 errepidearen ondoan dago.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa