Antolatu bidaia

Mirador de Pikatua

Behatokiak

Multimedia

Eguraldia


Errepidearen ondoan dago, eta ikuspegi ederra ikusten da inguruan: Iratiko Oihana, Abodi mendia, eta bi mila metrora heltzen den Pirinioetako lehen gailurra, Ori mendia. Udan, ardiak eta ahuntzak bazkatzen dira inguruan, eta neguan, Errege Bardeara joaten dira garai bateko zaraitzuarren abelbidetik barna. "Artilearen bidea" esaten zaio errepide horri, bertatik garai batean zaldiz eramaten baitzen material hori Europa aldera.
Paisaia interpretatzeko mahai panoramiko bat dago bertan. Udazkena da hura bisitatzeko garai onena, basoko kolore ugariengatik; dena den, udaberrian eta udan ere primerakoak dira larre berdeen eta baso sarriaren gaineko ikuspegiak. Neguan, Abodi mendiko forma leunak elurrak zurituta ageri dira, eta Abodiko estazioa bertan denez, iraupen-eskia egiteko eta erraketen gainean ibiltzeko aukera dago.
Iratiko Oihana, Abodi mendia, eta bi mila metrora heltzen den Pirinioetako lehen gailurra, Ori mendia. Udan, ardiak eta ahuntzak bazkatzen dira inguruan, eta neguan,

Kokapena

Nola iritsi eta mugitu

NA-2011, PK 7

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da