Antolatu bidaia

Mirador de las Malloas

Behatokiak

Multimedia

Eguraldia


Behatoki ikaragarri ederra Malloetako mendiak, Araitz ibarreko herrixkak eta Araxes ibaiaren arroa ikusteko. Herriko elizaren atzetik mendirantz abiatzen den pista batetik joaten da, zuhaitzen artean, eta aldapa handi samarrean gora. 20 minutuko aldea dago, gutxi gorabehera, herritik behatokira.
Ibilbidea Beteluko artadia gurutzatzen duen ibilbide borobil zahar baten zati da; artadia Europako mendebaldekoena da, baso mediterraneo hori hegoaldeko eremuan sortzen baita gehienbat, eta ez honelako eremuetan. Ibiltzen ohituta dagoen edozein joaten ahal da, baina silletak ezin dira bertatik ibili, zorua legarrezkoa baita.

Kokapena

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da