Antolatu bidaia

Mirador de Azpirotz

Behatokiak

Multimedia


Araxes eta Malloen gaineko behatoki ikusgarria, Azpirozko atseden-eremuan dagoena, Lekunberri herritik 2 kilometrora besterik ez. Ikuspegiaz gainera, eremuan lorategia, altzariak eta paperontziak daude.

Autobiatik hurbil badago ere, bisitariak atsedenaldi paregabe batez gozatzen ahal du bertan. Erraza da balkoi horretara joan eta mahai panoramikoaren laguntzaz bertako paisaia ikustea urteko edozein garaitan; nolanahi ere, gomendatzen da ahalmen urriko pertsonak lagunduta joatea, aldapatxo harritsu bat baitago bertan.

Kokapena

Nola iritsi eta mugitu

zpirozko atseden-lekuan dago (A-15 autobiako 131. kilometroan), Iruñerako noranzkoan (norabide horretan joan behar da behatokira sartzeko) dagoen Azpirotz tunela pasa eta berehala.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da