Antolatu bidaia

Olkozko jauregi-dorrea

Iristeko moduan
Gazteluak/Jauregiak

Eguraldia

Olcoz. Torre Palaciana
Leinu-dorretxe zoragarria da, gutxienez XV. mendean egina. Nafarroako erdigunean dago, haren ardatz nagusiak gurutzatzen diren aldean; kokaleku estrategikoa zuenez, zainketa-lana egiteko erabili zen hurbileko gazteluekin batera, Erresuma Zaharreko defentsa-sistemaren barnean. Independentzia gerran eraitsi zuten (1811-1813), Espoz y Mina jeneralaren aldeko tropek su eman baitzioten Napoleonen soldaduak barnean zirela. Barnealdea suntsituta gelditu zen, eta lau hormak baino ez ziren zutik gelditu.
 
Berriki zaharberrituta, berriz ere lehengoratu dira barnealdea eta estalkia, bertatik gertu dagoen Aianzko dorrea eredu hartuta, antzekoa baita. Honako hauek guztiak biltzen dira bertako lau solairuetan: Olkozko Kontzejuaren administrazio-egoitza, Erromanikoa interpretatzeko zentroa, proiekzioak egiteko eremu bat, aldi baterako erakusketak beste solairu batean eta dorrearen gainean dagoen terraza almenatua, inguruko ikuspegi ederra eskaintzen duena. Gainera, kristalezko igogailu bat eta elbarrientzat egokitutako komunak ere badaude.
 

Interpretazio zentroa
"Eunate-Olkotz: Donejakuaren bideko giltzak. Lehen Errenazimenduaren altxor nafarra XII. mendean" izenburu iradokitzailearen bidez aurkezten da erakusketa osatu bat, honako eliza hauen arteko harremana erakusten duena: Garesko Gurutze eliza, Eunate, Etxano eta Olkozkoa bera. Herri hori Donejakue bidean dago, eta bertako San Migel elizak Santa María de Eunatekoaren berdina den portada bat du, baina alderantziz egina. Gertaera bitxi hori azaltzeko, bada kondaira bat, haren eraikitze-prozesua kontatzen duena, naturaz gaindiko laguntza tartean dela.
 
Eskultura erromanikoa ere aztertzen du erakusketak, bai eta Esne Bideak markatutako izarren bideko konstelazioak ere; horrek, ikus-entzunezko batekin batera, Donejakue Bideko lehen mendeak inguratzen duen atmosfera mitikoan murgiltzen du bisitaria.
 
[+ ikusi fitxa osoa]

Kokapena

Wifi gunea 

Zerbitzuak: el Concejo de Olcoz alquila las instalaciones de la torre, dotada de la infraestructura adecuada para la celebración de eventos (reuniones de empresa, celebraciones de bodas, comidas...), talleres (profesionales y centros educativos) y exposiciones.

Ordutegia

Otoño:

  • Septiembre y octubre: sábados, de 12:00 a 14:00 y de 17:00 a 19:00. Domingos, de 12:00 a 14:00.
  • Puente de El Pilar (del 12 al 15 de octubre): consultar.
  • Noviembre: domingos, de 12:00 a 14:00.
  • Día 1 de noviembre (festivo): consultar.
  • Diciembre: sábados, de 12:00 a 14:00 y de 17:00 a 19:00. Domingos, de 12:00 a 14:00.
  • Puente de diciembre (del 2 al 10 de diciembre): consultar.

Invierno:

  • Diciembre y enero: sábados, de 12:00 a 14:00 y de 17:00 a 19:00. Domingos, de 12:00 a 14:00.
  • Navidad (del 23 de diciembre al 7 de enero): consultar.
  • Febrero y marzo: consultar.

Bisita gidatua

Deskripzioa: visita al centro de interpretación dentro del horario de apertura.

Bisitaren prezioa: consultar.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa