Antolatu bidaia

Casa del Vínculo

Intereseko eraikin publikoak

Multimedia

Eguraldia


Vínculo Etxea Garesko zubi erromaniko eder-ederraren oinetan dago. XVII. mendeko jauretxe ederra da, armarria duena. Bere eginkizuna aldatu izan da historian zehar: nekazaritzako biltegia izan da, eskolaurrea, bai eta kartzela ere. Gaur egun turismo-bulegoa dago bertan, bai eta erakusketa bitxi bat ere, zubiei edo "zintzilik dauden bideei" buruzkoa.


Garia biltzeko sortu zen -edo landako beste produktu batzuk-, baina XVII. mendearen bukaeraren eta XVIII. mendearen hasieraren artean udalak bere azalera zabaldu eta altuera goratu zuen eskolaurrea eta udaleko bulego batzuk bertan jartzeko. Erreforma horretatik nabarmentzen dira barnealdeko egurretako mentsuletan egindako eskultura bitxiak, landare- eta animalia-irudiekin apaindutakoak.

XVII. mendean zehar udalak kartzela gisa prestatu zuen hirugarren solairua, eta beheko solairuan zurezko atea duen isolamendu-ziega blindatu bat egokitu zen, iltzatutako metalezko txatalek forratuta. 1970eko hamarkadatik aurrera, udalaren biltegi bihurtu zen, eta prozesio-pausoak egiteko tokia ere izan zen. Zaharberritze-lan sakona egin eta gero, erabilera kultural eta turistikoetarako erabiltzen da 2004tik.

Kokapena

Ordutegia

Primavera:

  • Hasta el 10 de abril: de martes a viernes, de 9:30 a 16:30. Sábados, de 10:00 a 14:00 y domingos, de 11:00 a 14:00. Lunes, cerrado.
  • A partir del 11 de abril, horario habitual: de martes a sábado, de 10:00 a 14:00 y de 16:00 a 19:00. Domingos, de 11:00 a 14:00. Lunes, cerrado.
  • Semana Santa (del 8 al 23 de abril): del día 13 al 16 de abril, de 10:00 a 14:00 y de 16:00 a 19:00. Día 17, de 11:00 a 14:00. Resto de días, horario sin cambios.
  • Puente de Mayo (del 29 de abril al 1 de mayo): horario sin cambios, salvo el día 1, de 11:00 a 14:00.

PREZIOAK

Oharrak: entrada gratuita.

Oharrak

Sede de la Oficina de Turismo de la localidad.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa