Antolatu bidaia

Iruritako Jauregia

Gazteluak/Jauregiak

Meteorologia


Nafarroako Gaztelu eta Gotorlekuen bidearen barnean dago Jauregia -Jauregizuria ere esaten zaio-; Iruritan ikusten ahal da, Pirinioetatik hurbil dagoen Baztan ibarrean. Harriz egina dago goitik behera, eta jatorrizko leiho batzuk ditu oraindik ere. Nafarroako Erresuman XIV. mendearen bukaeraren eta XV. mendearen hasieraren artean eraikitako "oinetxe" klaseko jauregi ugarietako bat da, bai eta ibarrean gorde diren 8 leinu-dorreetako bat ere.

 

Jauregi tradizionala da, Baztan ibarreko oinetxeetako giro eta fisionomiaren berri ematen diguna. Hiru solairuko dorrea izan zen eraiki zen lehen gauza: lehenbizikoa animalientzat, bigarrena bizitzeko, eta hirugarrena lurraldea defendatzeko.

Armarria da Baztango jauregien elementu komuna; estatusa erakusteko modu bat zen, fatxadan islatzen zena. Etxearen izena ez da aldatu denboran zehar, nahiz eta jabeak aldatu. 1437an, Pedro Periz jaunaren esku zegoen Jauregia, eta familia berean mantendu da harrezkero.

XVIII. mendean eraldaketa sozial eta ekonomikoa egon zen eskualde osoan. Jauregiek defentsarako elementuak galdu zituzten, eta nobleen bizimoduan sartu ziren, Ameriketako indianoengandik iritsitako kapitalari eta baztandarren postu boteretsuei esker. Aldaketa horiek islatu zituen Jauregiak, handitu baitzuten hari atxikitako jauregi barroko txiki bat eraikita.

Jauregi txiki horren barnean dorrearen aldeetako bat ikusten ahal da, atxikitako eraikina egitean hein batean gordeta gelditu zena. Bisita gidatuak denboran zehar eramaten gaitu, eta aretoetako oroigarri familiarretan eta altzarietan kuxkuxean ibiltzeko aukera ematen digu. Elementu bitxienen artean logela barroko bat nabarmentzen ahal da. Besteak beste, kontu interesgarri hauek ikusiko ditugu bertan: Mª Pilar izebaren ohatzea -ez da batere ohikoa, erretzen baitziren jabeen gaixoaldi luzeen ondoren-; tribulario asturiar-leondar bat, XVII. mendekoa eta ezpelezko zuretan egina; birraitonaren sehaska, jatorrizko zintzarri-txintxirrina eta guzti; eta balio handiko dokumentuak, kristauen odolaren eta errege-ondorengotzaren garbitasuna erakutsi nahian eginak.



[+ ikusi fitxa osoa]

Kokapena

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa