Antolatu bidaia

Cortesko gaztelua

Gazteluak/Jauregiak

Eguraldia

Castillo de Cortes
Cortesko hirigunean dago. Nafarroako hegoaldeko mugatik hurbilen dagoen herria da Cortes, eta bertan altxatzen da XII. mendean eraikitako Interes Turistiko Kulturaleko Ondare hori. Erresumako Erdi Aroko gaztelu nagusietako bat izan zen, Aragoiko mugatik hurbil zegoelako. Nafarroako errege-erregina batzuen bizilekua izan zen, eta horiek onartutako erreformen ondorioz, itxura militarra galdu eta jauregi-izaera handiagoa hartu zuen. XIX. mendean handitu eta estilo neogotikoari jarraituz zaharberritu zuten; hala salatzen dute bertako arku zorrotzek eta barnealde erromantikoek.

Barnealdean olio-pinturen bilduma interesgarri bat dago, garai, estilo eta eskola desberdinetakoak (XVI. eta XIX. mendeen artekoak), bai eta Victoriaren zenbait jostailu ere -neskatxa horri oinak moztu zizkioten bere portaera gaiztoagatik-. Kondairaren arabera, bere espiritua gazteluan barrena ibiltzen da oraindik, batera eta bestera.

Gazteluan garai batean baratzea zeneko aldean udal parke txukun bat dago gaur egun, ahateak, antzarak eta zisneak dituena. Bitxikeria gisa, tamaina handiko xake-joko bat dago barruti horretan.

Arte-obra bezala duen garrantziagatik eta Nafarroako historian zeregin aktiboa izanagatik, Nafarroako Gazteluen eta Gotorlekuen Bidean sartu da.

Cortesko gaztelua antzina-antzinakoa da; izan ere, baliteke bere jatorria musulmanek eremua menderatzen zuten garaikoa izatea, hau da, Alfontso I.a Borrokalariak 1119. urtean egindako errekonkista baino lehenagokoa. Nafarroako errege-erreginena izan zen 1234tik 1462ra. Bere aretoetan, errege-ezkontza eta erakunde-ekitaldi ugari egiteaz gainera, Karlos III.a Prestuak hartu zuen ostatu, maiz hurbiltzen baitzen inguru horretara hain atsegin zituen ehizaldiak direla-eta. Hain zuzen ere, berak eratu zuen Cortesko konderria. Dena den, gazteluari lotutako pertsonaia guztien artean Villahermosa duke-familia nabarmendu behar da, funtsezkoa izan baitzen eraikinaren etorkizun oparorako.

Gazteluak, guztira, 4.538 metro koadroko azalera eraikia du, bai eta 25.000 m2-ko baratze bat ere, gaur egun udal-parke bilakatuta. Higiezin konplexua da, gaztelu-jauregiko jatorrizko banaketa ia bere hartan mantendu baita: laukizuzen zabal bat arma-patioaren inguruan; jauregi-etxebizitza mendebaldeko aldean; eta hego-ekialdeko angeluan, prisma itxurako dorre bat, goiko aldean almenak eta matakanak dituena.

Dena den, XVI. mendean gotorlekua zaharberritu eta handitu zuten -jauregi baten itxura hartu zuen orduan-, eta XIX. mendean ere bai, barnealde neogotikoek salatzen duten bezala. Aldaketa horiek guztiak ikusten ahal dira eraikinean: lehen solairuak Erdi Aroko harresi-barrutiaren eragina gorde du; goikoak, aldiz, arku zorrotzeko leihoak dituen galeria handi bat du, eraikin gotiko askotan bezalaxe.

Barnealdean, bisitariak olio-pinturen bilduma zoragarri bat ikusten ahal du; horren lanen artean, nabarmentzeko modukoa da Aragoiko Alonso jaunaren erretratu bikain bat, Roland de Mois pintoreak XVI. mendean margotutakoa.
[+ ikusi fitxa osoa]

Kokapena

Bisita gidatua

Bisitaren prezioa: 3€

Enpresa kudeatzailea: Asociación de Amigos del Castillo de Cortes, 676 381 563.

Ordutegia - Otoño:

  • Último domingo de cada mes: a las 12:00.
  • Septiembre: Cerrado.
  • Puente de El Pilar (del 12 al 15 de octubre): días 12 y 15, a las 12:00.
  • Día 1 de noviembre: a las 12:00.
  • Puente de diciembre (del 2 al 10 de diciembre): días 6, 8 y 10, a las 12:00.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa