Antolatu bidaia

Garisoaingo Jaiotzaren eliza

Elizak eta baselizak

Multimedia

Eguraldia


Gesalatz ibar paregabean, Lizarratik 21 kilometrora eta Allozko urtegitik hurbil, inguru horretako eliza erromaniko liluragarrienetako bat dago. XII. mendean eraiki bazen ere, gotiko beranduan egindako erreformen ondorioa da egungo itxura. XVI. mendean egin ziren horiek, istripuz sortutako sute baten ondoren; izan ere, nabe zaharreko harresiak, portada eta absidea baino ez ziren beren hartan gelditu. Absideak ez baitzuen bat egiten tenpluaren itxura berrituarekin, burualde poligonal bat jarri zen bere ordez. Garai hartakoak dira, baita ere, dorre prismatikoa eta sakristia, biak oinplano angeluzuzenekoak.

Baina eliza horren garrantzia da Bernabé Imbertoren museo ederra izatea; Juan de Anchieta maisu erromanistaren ikasle bikaina izan zen, hain zuzen ere, eta XVI. mendeko tailugile nafar onena. Tenpluaren barnealdea apaintzen duten bost erretaulak dira bere lan onena. Juan de Guíndano jaunak enkargatu zituen herria bisitatu zuen egun batean. Oso hotza iruditu zitzaion aldareko bost mahaiak hutsik eta hormetan bermatuta ikustea, eta Bernabéri eskatu zion ahalik eta lan onena egiteko. Tamaina desberdineko 5 erretaulak dira emaitza, baina antzeko irizpidea dutenak; izan ere, bertikaltasuna eta dinamikotasuna dira nagusi, nahiz eta eskultura ez den uniformea. Erretaula nagusia oso fina eta originala da, hiru oinplanotan osatua; Ama Birjinaren jaiotza erakusten du. Gainerako lauetan zenbait santu ageri dira, herriaren inguruan ermita bana izan zutenak: Santa Katalina, San Idelfonso, San Kristobal eta San Kirizio -azken horrek, historiaurreko herrixken adierazlea denez, aldare erromatarra du bere ermitaren ondoan-.

Zaharberritze eta apaintze lanak egin ahal izateko, ezinbestekoak izan dira bertako bizilagunak. Diru mordoa jarri zuten haiek bi mendean zehar, harginei, eskultoreei eta pintoreei zor zitzaiena ordaintzeko. Betebehar horiez gainera, bestelako eskubideak ere bazituzten; babesarena, esaterako, bertako bizilagunek beraiek aurkezten baitzizkieten elizako agintariei abadearen eta onuradunen izenak.

Garisoaingo jendeak izugarri maite zuen herriko eliza; izan ere, tenpluaren barnealdean hilobiratzea nahi zuten bertako batzuek. Horrela, 1598an, Apezpikuaren bisitariak 8 hilobiko 5 ilara egiteko agindu zuen, bertako 36 bizilagunak elizaren barnean hilobiratuak izan zitezen, diru baten truke. Badakigu 16 bizilagunek ordaindu zutela une hartan zehaztutako kopurua, eta, hartara, Garisoaingo jaiotzaren babesean ari dira atsedena hartzen.

Eliza hori ezagutzeko modurik onena da bisita gidatubat eginda; hurbil dagoen Arzozko San Roman eliza ere bisitatzen da, eta bukaera gozo bat du irteerak, pintxo eta sagardo bana hartuta.

Kokapena

Ordutegia

Todo el año: acceso mediante visita guiada concertada. **Misa: domingos, a las 11:00.

Bisita gidatua

Deskripzioa: además de la visita guiada, existe la posibilidad de degustar un pincho de tortilla de bacalao y sidra de la sidrería Etxesakan.

Bisitaren prezioa: 2€. Visita a la iglesia con degustación de pincho y sidra, 4€.

Enpresa kudeatzailea: Tierras de Irantzu-Irantzuko Lurrak, 646 185 264 - 620 581 343.

Ordutegia - Todo el año: concertar con antelación.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da