Antolatu bidaia

Eugiko arma fabrika

Arkeologia aztarnak

Multimedia

Meteorologia


Eugitik 8,5 kilometrora, eta Frantziatik 9ra, Urkiagako mendatean, Pirinioetan, Eugiko arma fabrikaren hondakinak daude, Kintoko basoko pagoen artean ezkutaturik. 10.000 m2-ko multzo monumentala da hangoa, eta 500 bizilagun ere izan zituen antzinako bizigunea hartzen du barne. XVIII. mendeko ospea egungo egitura hutsera gelditu da murrizturik. Arga ibaiaren gaineko arkuak hobekien gordetako hondakinak dira.

Erre Armategi horren historia eta Eugiko arma iragana ezagutzeko, onena da herriko erreferentzia historikoari buruzko zentrora jotzea. Kintoko basoko pagoen artean ezkutaturik. 10.000 m2-ko multzo monumentala da hangoa, eta 500 bizilagun ere izan zituen antzinako bizigunea hartzen du barne. XVIII. mendeko ospea egungo egitura hutsera gelditu da murrizturik. Arga ibaiaren gaineko arkuak hobekien gordetako hondakinak dira.

Erre Armategi horren historia eta Eugiko arma iragana ezagutzeko, onena da herriko

Frantziarekiko mugaren ondoko leku estrategikoa da, eta natur baliabide ugari zituen garaian. 1766an, Eugiko Errege Arma Fabrika jarri zen han, mendiko ezpondara egokiturik. Olaberri aldean izan zen, eta lanean aritzeko moduan egon zen 1794ra arte, Konbentzio gerran frantsesek hondatu baitzuten. Kanoiko munizioa eta burdinazko arma arinak ekoizteko erabiltzen zen gehienbat. Zerbitzua eman zuen urteetan, herrixka bat eraiki zen ondoan. Bostehun bat lagun bizi izan ziren han.Eskola, osasun etxea eta kapera zeuden herrixkan.

XVIII mendean, industria aurrendari hori Koroarendako funtsezkoa izan zen arren, Eugik armei loturik duen iraganean hainbat aurrekari zeuden, hiru burdinola ere izan baitzituen herriak. Bat itxita, hurrengoa irekitzen zen, ondoko zur baliabideak agortzen zirelako.

Hartara, XV. eta XVII. mendeen artean fabrika bat egon zen Olaondon, egungo urtegiaren pean. Olazarrera eraman zuten geroago, hau da, ibaian gora, 4 km-ra, Urkiaga mendatea zeharkatuz Iruritara joateko dagoen egungo bidegurutzera. 1536an, Felipe II.ak erosi zuen, eta Milango eliteko armagileek han lan egin zezatela agindu zuen.

Burdinolan, kaskoak, armadurak, burdinurtuzko bonbak, granadak, eta hainbat kalibretako munizioak fabrikatu ziren batez ere. -Arma horietariko anitz eta hango ekoizpen bitxienetariko batzuk, Felipe III.aren eta Felipe IV.aren haur armadurak, besteak beste (munduko onenak omen dira), Madrilgo Arma Museoan ikusten ahal dira gaur egun.-

Gaur egun, Eugiko Errege Arma Fabrikaren hondakinek bere egituraren muina gordetzen dute oraindik, eta sastrakek ezkutatutako arku eta horma batzuk ikusten ahal dira, Kintoko pagoen itzalpean. Orbaizetakoa bezala, XVIII. mendeko arkeologia industrialaren adibide nabarmena da, nahiz eta hura bezain ezaguna ez izan.
[+ ikusi fitxa osoa]

Kokapena

Ordutegia

Todo el año: acceso libre. Existen paneles informativos en las instalaciones.

PREZIOAK

Oharrak:entrada gratuita.

Bisita gidatua

Enpresa kudeatzailea: Centro de Referencia Histórica de Eugi "Olondo" 948 198 222 - 628 059 918, centrolondoeugi@gmail.com

Ordutegia - Verano: visitas gratuitas y plazas limitadas:

  • Del 12 al 30 de julio: miércoles, a las 11:00 desde la fábrica.
  • Agosto: miércoles, a las 11:00 desde la fábrica y viernes, a las 10:30 desde el Centro Olondo.

Ordutegia - Todo el año: para grupos de al menos 12 personas y concertando con antelación. Precio, 3€.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa

  • Herria EUGI
  • Zonaldea Pirinioak
  • Babestutako obra edo lekua Bien de Interés Cultural
  • Bisita gidatua Bisita gidatua