Antolatu bidaia

Alexandriako Santa Katalina eliza

Elizak eta baselizak

Multimedia

Exterior
icono pie de fotoExterior
Busto masculino
icono pie de fotoBusto masculino
Monstruos
icono pie de fotoMonstruos
Combate
icono pie de fotoCombate
Argazki guztiak ikusi

Eguraldia

Exterior
Aizkoako Santa Katalina baseliza ere deitua, Ziritzako etxeetara (Ziritza Deierri) doan errepidearen eskuinaldean dago, Azkona eta Aritzaleta artean, Lizarratik 11 kilometrora. Mendiaren erdian misteriotsua eta bakartia, Nafarroako landa erromanikoko eliza ederrenetariko bat da, eta, eraiki zenean, zister estiloa antzematen zen tenpluan. XII. mendeko eraikuntza da, XX. mendean zaharberritua. Eliza soila eta lasaia izan arren, harburuz eta kapitalez ederki apaindurik dago. Munstro hegaldunek, harpiek, animaliek, zaldunek, damek eta hango sinbologia-inguru bereziak beren lengoaia berezia interpretatzera gonbidatzen gaituzte, eta arrazoi nahikoak dira tenplu horretara joateko.

XII. mendean eraikirik, Erdi Aroko Ziritza herri desagertuko baseliza izan zen. Iratxeko monasterioari loturik egon zen oso, eta, horregatik, errepikapenak aurkitzen ahal ditugu bi monumentuetan.

Oinplano angeluzuzeneko eraikina da, eta burualde erdizirkularra du. Erdi Aroko aulkiteria ederra du, ia bere osotasunean. Begi bakarreko kanpai-horma gainaldean duen eliza aurkituko dugu han, -jatorrizko tenpluari beharbada atxikirik-, eta kanpoko hormak horma-bular angeluzuzenetan bermaturik ditu. Absidean, erdiko leiho batean irekitzen da eliza, "T" itxurako harlanduek utzitako baoetan. Izan ere, sentsazio optiko berezia ematen dute baoek, harburuak horien gainetik agertuko balira bezala nolabait. 1200. urte aldeko aurrealdean ere irekitzen da tenplua. Puntaduna da, soila, zistertarra eta oso sinplea, eta kontrastea egiten du erlaitzeko eta teilatu-hegaleko eskulturen aberastasunaren aldean

Merezi du denbora luzea ematea hainbat pertsonaia bereziren bila, besteak beste: dragoi hegalduna; zezenaren burua; errinozerontea; gamelua; aurrez aurre dauden grifoak -erdia lehoia, erdia arranoa-; harpia hegalariak; makurturik, jarrera exhibizionista erakusten duen emakumea; besotan haurra duen ama; borrokan ari diren bi zaldun armatuak, hiru emakume lagun dituztela, horietariko bat erdian, otoitzean bailitzan eskuak erreguka jarriak dituena; eta Sanson eztabaidagarria. Gizonezko baten busto bat, harri batean obraren eskultoreari edo ongileari loturiko testu iluna duena. Batzuen irudiko, Sanson bera da. Ezin zalantzan jarri, keinu berezi hori eginez, arretaz ohartaraztera gonbidatzen gaituela. Batek daki, beharbada, kasu eginez gero, xehetasun ezkutuak aurkituko ditugu, sinbologia erromaniko oparoan sarturik.

Soila izanik ere, barnealdeak altxor nabarmenak ditu gorderik: Erdi Aroko bataiarria; XVI. mendeko koroa goialdean, zutabe toskanarren gainean zimendaturik; eta XVI. mendeko polikromia baten hondakinak, absideko hormetan. Marra gorriek aukera ematen digute hainbat figura antzemateko: burezur bat, itsasontzi bat, dorre bat eta besoak gurutze moduan jarririk dituen emakume bat, Santa Katalina, beharbada. Izan ere, marrazki horiek santuaren eta udako solstizioaren gaineko sinesmenei loturik daude: uretan itsasontzi baten itxura hartuko duen arrautza bat, gaztelu bat, eta puntaz beteriko gurpila, torturatzen saiatu zirenean santuaren gorputza ukitzean hautsi zena. Estellerrian, erretaula anitzetan agertzen da dohatsuaren irudia.

Santa Katalina, XVI. mendeko obra erromanista, eliza horren titularra den arren, Azkonako parrokian dago gaur egun.

Kokapena

Ordutegia

Verano: Imprescindible concertar con antelación (630 747 966 - 646 185 264).

Oharrak: consultar con Tierras de Iranzu- Irantzuko Lurrak en los tlfns: 646185264 - 948536318.

PREZIOAK

Oharrak: consultar.

Bisita gidatua

Deskripzioa: visita al románico de la iglesia de Santa Catalina de Alejandría (monstruario).

Bisitaren prezioa: 2€

Enpresa kudeatzailea: Tierras de Iranzu- Irantzuko Lurrak (646 185 264 - 948 536 318)

Ordutegia - Verano: de lunes a domingo, a las 12:00 y 17:00. Imprescindible concertar con antelación.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da