Antolatu bidaia

Romeroko Andre Mariaren basilika barrokoa

Elizak eta baselizak

Multimedia

Arcada y Basílica del Romero
Panorámica nocturna del Romero
Panorámica de Cascante desde la arcada del Romero
Panorámica de Cascante con el Moncayo de fondo

Meteorologia

Arcada y Basílica del Romero
Cascanteko goieneko aldean dago Erdi Aroko antzinako elizaren gainean eraiki zen egungo eliza barrokoa. Izan ere, XVII. mendean sute batek kiskali zuen eliza hura. Galeria arkupedun barrokoarekin batera, hiriaren berezko nortasun ikurra da tenplua.

Multzoaren balio historiko-artistikoari Romero parkearen natur ingurunea gehitu behar zaio, santutegiaren kokalekua baita hura. Talaia moduan eraikirik, Queiles ibarra eta Moncayo mendia bistaratzeko behatoki paregabea da hangoa.

Bisitaren osagarri gisa, museo etnografikoa ikustea merezi du, basilikari erantsirik dagoen etxean kokatua.

Romeroko basilika
1684ko maiatzaren 30ean, kapilau batek argizariak piztu zituen antzinako goiko elizan, egun hartako erauntsiak uxatzeko. Ahaztu zuen kandelak itzaltzea, eta garrek suntsitu zuten eliza. 1693an, Cascantek Romeroko basilika inauguratu zuen, auzokideen diruari eta lanari esker ia osorik zaharberritua.

Muinoaren gainean kokaturik, Cascanteko eraikinik nabarmenena da. Barnealdean, hiru ataletako hiru nabetan antolaturik dago, eta, era berean, alboko kaperak, gurutzadurak, bi ataletako presbiterioa, burualde pentagonala eta beheko korua ditu elizak. Antzinako tenplutik, kapera eta jatorrizko erretaula erromanista, Pedro Díaz de Oviedok egina, gordetzen dira oraindik, baita Romeroko Andre Mariaren Erdi Aroko tailu polikromatua ere, antzinakoa, debozio handia pizten duena.

Romeroko Andre Maria 25 urtetik behin prozesioan ateratzen den arren, herritar guztiak urtean behin igotzen dira, herriko zaindaria ohoratzera. Gainera, Cascantekoak basilikara doan malda igo ohi dira, eguna hasteko edo bukatzeko. Han, arnasa hartzeko eta pinuen eta erramuen urrina usaintzeko aukera izaten dute.

Romeroko arkupeak
XVI. mendean, eliza bat eraiki zen herrian, Andre Maria "la Alta" antzinako elizara joateko, elizkoiak herritik atera ez zitezen Alabaina, erromesaldiarekin jarraitu zuten, beren ama birjin mirarigilea goresteko. Horregatik, sarbidea errazteko eta jainkozaleak ipar haizetik babesteko, galeria arkupedun bitxi hori eraiki zuten, XVIII. mendearen erdialdean. Barroko estiloan eta adreiluz eginik, 37 arku ditu, eta 136 metro luze da.

Eraikin paregabea da Nafarroan , eta ederki egokitzen da kokaleku gisa aukeratu zuten tontorrera. Edertasun harrigarria du herri bazter bitxi horrek, baina ezezaguna da egilea. Italiari loturik omen dago artista, arte joera horiek modan egon baitziren garaian. Dena dela ere, Erriberako herri arkitekturaren harribitxia da hura.
[+ ikusi fitxa osoa]

Kokapena

Ordutegia

Verano:

  • Horario habitual: de lunes a domingo, de  11:00 a 13:30.
  • Puente de Santiago (del 22 al 25): horario sin cambios.
  • Puente de agosto (del 12 al 15 de agosto): horario sin cambios.
  • A partir del 31 de agosto: de lunes a domingo, de 11:00 a 13:30 y de 18:00 a 21:00.
  • A partir del 9 de septiembre: horario habitual.

PREZIOAK

Oharrak:entrada gratuita. Se acepta la voluntad.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa