Antolatu bidaia

Etxalarko usategiak

Ondare etnografikoa

Multimedia

Eguraldia


Udazkenero, iparrak edo ekialdeko haizeak jotzen dutenean, Etxalarko zeruan barna milaka usok iragaten dituzte mendi gainak. Duela 600 urte baino gehiago, artzain batek usoei harriak botatzeko ohitura hartu zuen. Usoak jaisten zirela ikustean, apezpiku batek sareak jartzeko esan zion, hegaztiak harrapa zitzan. Eta horrela sortu zen ehizatzeko modu berezi hori. Iberiar penintsulan bakarra da, eta harrez geroztik egiten da herrian. Historian zehar luxuzko ikusleak izan dira ehiza horretan, Napoleon III.a eta Alfontso XII.a eta XIII.a, besteak beste. Gaur egun, Kultura-ondasun izendatu dute.

Urtero, trepak, zatarrak, paletak, sareak eta eskopetak ateratzen dira denboraldian, Usategieta lepoan. Prozesu osoa ikusi eta usategien kontu eta sekretu guztiak ezagutzen ahal dira udazkeneko bisita gidatuetan edo, bestela, Etxalarren bertan, Usategien Egunean.

Eta urteko gainerako egunetan, jarduerari egoitza ematen dion Pirinioetako paisaia, usoen pasarekin edo hori gabe, xarmagarria denez, eskualdean barnako ibilaldi bat proposatzen dizugu. Usategien bidexka seinaleztatua.

Pirinioetako gune horretan, mendiz osatutako zirkulu batean izaten da usoen pasa, Mendikarri, Txorilepo eta Lakainen mugan zeharkatuko duten mendiaren sakonune batean. Gaztelepo eta " la Cincuentatik" aurrera jarraituko dute, Larmendi inguruan eta Usategieta lepoan.

Trepak 10 eta 20 metro bitarteko altuera duten dorre edo plataformak dira, landaretzaz ezkutatuak. Inbutu gisa kokaturik daude. Zenbat eta urrunago egon sareetatik, orduan eta distantzia handiagoa dago haien artean. Ibilbidearen hasieran jarririk, uso ehiztariek zatarrak astintzen dituzte, oihukatzen duten bitartean. Halako izena izanik ere, sinplea da tresna hori: metro bat luze den makila bat, zapi zuri bat zintzilik duena. Halere, astintzean sortzen duen soinuak eskopetak egindako tiroaren antza du.

Usoak hurbildu ahala, paletak botatzen dira. Zurezkoak dira, eta zuriz margoturik daude. Ping-pongeko paleten antza dute, eta belatzaren erasoa antzeratzen dute. Horiek ikustean uso saldoa elkartu egiten da eta lur arrasean hasten da hegan.

Sareen txanda heltzen da orduan. Gaur egun sei erabiltzen dira (Kalamua, Monua, Elutsa —handiena— eta Miarra lehenbizikoak eta jatorrizkoak dira; Fortuna eta Lakaina 1869an eta 1920an jarri ziren, hurrenez hurren). Alde batetik lurrean finkaturik eta poleen bidez plano inklinatu gisa altxaturik, kontrapisu sistema batekin funtzionatzen dute. Uso ehiztariak palankari eragiten dionean, sareak abiadura handiz erori, lurrean pausatu eta erdian harrapatzen dituzte usoak.

Tutura jotze batek eskopetariei aditzera ematen die harrapatzeko unea heldu dela. Haien ehiza postuak udalarenak dira, eta 1949az geroztik enkantean jartzen dira. Sareen bidez ehizatzeko eskubidearekin ez da, ordea, berdin gertatzen, partikular batzuena baita, Gaztelu familiarena, alegia. Auzi asko ekarri zituen egoera horrek, apaiz batek sortua, besteak beste. Izan ere, apaiz horrek, arau guztien gainetik, bere sarea jarri zuen, eta epaitegiek esku hartu behar izan zuten, sarea ken zezan.
[+ ikusi fitxa osoa]

Kokapena

Bisita gidatua

Deskripzioa: en verano y en otoño. Duración: 45 minutos. Precio adulto: 4€.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da