Antolatu bidaia

San Adriango markesaren jauregia

Gazteluak/Jauregiak

Multimedia

Patio de luces
Escalera palacio
Pinturas murales

Eguraldia

Patio de luces
Magallón kalean, Tuterako jauregi-etxerik monumentalena aurkituko dugu. XVI. mendean Ebro ibarrean erabiltzen ziren eraikuntza-ereduei jarraitzen die jauregiak, eta Nafarroako Errenazimentuko arkitektura zibilaren obra gorena da.

Familia gailenen egoitza izan zen, Magallón familiarena, adibidez. Izena eman zion familia horrek kaleari, eta jauregia San Adriango markesen tituluarengatik ezaguna da gaur egun. Garai batean bidaiari ospetsuei ostatu eman zieten gelak Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren (UNED) ikasgelak dira gaur egun.

Adreiluz eraikitako aurrealde soila ez ezik, argien patioa eta egurrezko teilatu-hegal ikusgarria ere nabarmentzen dira. Dena den, erakinaren erakargarri nagusia da jauregiaren esparru nobleenera eramaten duen antzinako eskailera, fresko errenazentista ederrak dituelako. Oso mural orijinalak dira horiek, eta antzinate klasikoko jainkosak eta antzinate greko-erromatarreko heroiak —guztiak emakumeak— irudikatzen dituzte.

Adreiluz egindako eraikin monumentala da, eta bi solairu eta galeria-atikoa ditu. Eraikinaren aurrealde soilaren goialdean egurrezko teilatu-hegal ikusgarria dago, oso apaindua. Esteban de Obray omen da ustezko egilea.

Etxe osoa egituratzen da bi solairu dituen patio karratu baten inguruan. Eskailera erraldoi batek komunikatzen ditu bi solairuak. Eta, zalantzarik gabe, eskailera apaintzen duten muralak jauregiko elementurik deigarrienak dira. XVI. mendeko margo errenazentistak dira, erabat zaharberritu zituzten, eta tonu bakar batez eginik daude: grisez. Izan ere, ezaugarri horretatik hartu dute izena: grisailak. Margoen teknika eta gaia bikainak dira, Espainian oso mitologia multzo gutxi gorde baitira egoera onean.

Zer ikusten dugu margoetan? Antzinate klasikoko hamabi emakumeren figurak daude, eta hainbat jarraibide moral eskaintzen dizkiote etxeko jabeari. Emakume garbiak, gerlariak eta jainkosa klasikoak dira. Ondoko jainkosak agertzen dira: Venus (edertasuna), Junon (aberastasuna), Palas (jakinduria), eta Eris (liskarra). Ematen du Erisek agertzen duela Magallóngo markesak bere emaztearekin ezkontzeko egin omen zuen hautua. Lau jainkosen gorputz biluztuak estali ziren handik zenbait mendetara, Jesusen Bihotzaren Anai zorrotzek eskola gisa erabili baitzuten jauregia.

Tuterako monumentu hori beste ekintza gogoangarri batzuen egoitza izan zen: kultur solasaldi anitz. José María Magallón y Mencos San Adriángo markesak zeregin garrantzitsua izan zuen kultur mugimendu horretan. Goyak erretratu bat egin zion 1804an (Nafarroako museoan erakusten da koadroa). Galan dotorea eta oso ikasia, gustuko zuen bere gogoetak beste dandy ilustratu batzuekin partekatzea.

Mende batzuetako historia du 90eko hamarkadan Tuterako Udalak zaharberritu zuen jauregi horrek. Harrez geroztik, Tuterako UNEDen egoitza da (UNED), eta hainbat kultur ekitalditarako erabiltzen da.
[+ ikusi fitxa osoa]

Kokapena

Ordutegia

Otoño:

  • Septiembre: de lunes a viernes, de 9:30 a 14:30.
  • A partir de octubre: de lunes a viernes, de 11:00 a 12:30 y de 16:30 a 20:30:00. Sábados, domingos y festivos, cerrado.
  • Puente de Todos los Santos: lunes 31, de 11:00 a 12:30 y de 16:30 a 20:30. Martes 1, cerrado.
  • Puente de diciembre: días 5, 7 y 9, de 11:00 a 12:30 y de 16:30 a 20:30. Días 6 y 8, cerrado.

Bisita gidatua

Deskripzioa: "De ruta por Tudela". La visita se inicia en la Oficina de Turismo, se visita: Plaza de los Fueros, Herrerías, Palacio Marqués de Huarte, Palacio del Almirante, Plaza Vieja y Palacio Marqués de  San Adrián. Duración de la visita: 2 horas.

Bisitaren prezioa: adulto: 2€, menores de 16 años gratuita.

Enpresa kudeatzailea: Odos Servicios Deportivos, culturales y de Ocio S.L.

Ordutegia - Otoño:

  • Días 4, 11, 18 y 25 de noviembre: a las 11:30 y 17:00.
  • Días 5, 12, 19 y 26 de noviembre: a las 11:30.
  • Días 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 16 y 13 de diciembre: a las 11:30 y 17:00.
  • Días 10 y 17 de diciembre: a las 11:30.

Ordutegia - Invierno:

  • Día 30 de diciembre: a las 11:30 y 17:00.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa

  • Herria TUDELA
  • Zonaldea Erribera
  • Helbidea Calle Magallón 8
  • Esteka interesgarriak
  • Telefonoa 948821535
  • Estiloa Errenazentista
  • Bisita gidatua Bisita gidatua