Antolatu bidaia

Ledeako villa erromatarra

Camino de Santiago
Arkeologia aztarnak

Eguraldia


Irunberriko arroila atzean duela, hondakin arkeologikoek agertzen dute landa villa erromatar bat egon zela duela milaka urte: Ledea (II.-IV. mendeak). 50 areto baino gehiago izan zituen, horien artean olio-errota bat, dolare bat, termak, jaunaren etxebizitza eta zerbitzarien egoitza. Eta erdiko patio baten inguruan zegoen guztia. Gaur egun, Nafarroako Museoan ikusten ahal dira oparotasun horren hondakinak (mosaikoak eta hainbat aurkikuntza).

Duela 2000 urte Ebro ibaian gora heldu ziren erromatarrak. Bere herrialdekoen antzeko eguraldia eta lurra aurkitu zituztenez, kokalekua han jartzea erabaki zuten. Ledeako villa erromatarra, Behe Inperiokoa, bi garaitan populatu zuten, II. eta IV. mendeetan, aurkitutako hondakinek erakusten dutenez. Su baten aztarnak azterturik, ematen du II. mendean bortizkeria ekintzaren batek suntsitu zuela hiribildua eta geroago berreraiki zutela. Hain zuzen ere, IV. mendean lortu zuen osperik handiena. Villaren ardatzak 76 x 168 metro luze-zabal ziren, eta hektarea bateko azalera zuen, gutxi gorabehera.

Ledeako villa erromatarrak peristiloa edo erdiko patio bat izan zuen, eta horren inguruan antolatuta zeuden gelak eta aretoak. Nekazal villa guztiek zituzten berezko elementuak zeuden han: putzua, olio-errota, dolarea eta termak. Autohornikuntzaren benetako adibidea izan zen Ledea: zerealak, mahatsondoak, olibondoak landatu, ogia, ardoa eta olioa egin, eta aziendak hazten zituzten...

Gelek mosaiko geometrikoak zituzten lurrean, Iruñean, Nafarroako Museoan gorderik dauden hondakin ugariek erakusten duten bezala. Gaur egun, putzuak, hormek eta lauzen segidak gonbidatzen gaituzte antzinako garaietara joatera eta duela milaka urte Ledeako erromatarrak nola bizi izan ziren irudikatzera.
[+ ikusi fitxa osoa]

Kokapena

PREZIOAK

Oharrak: entrada gratuita.

Bisita gidatua

Deskripzioa: acceso libre. La Villa está rodeada por una pasarela de madera con paneles informativos.

Oharrak

después de pasar Liédena, tomar dirección Pamplona. En la rotonda que hay antes de entrar en la autovía señala "villa romana de Liédena". Tomar ésta dirección para llegar hasta las ruinas romanas donde contemplar también el corte de la Foz de Lumbier.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa

  • Herria LIÉDENA
  • Zonaldea Erdialdea
  • Helbidea Carretera Pamplona-Yesa, antes de llegar a Liédena, a la izq
  • Esteka interesgarriak
  • Estiloa Erromatarra
  • Bisita gidatua Bisita gidatua