Antolatu bidaia

Uxueko Santa Maria eliza-gotorlekua

Elizak eta baselizak

Multimedia

Iglesia Santa María de Ujué
Portada de la iglesia
Paso de Ronda
Vídeo Iglesia Fortaleza de Ujué
Argazki guztiak ikusi

Meteorologia

Iglesia Santa María de Ujué
Erdi Aroko herria da Uxue, eta horren goiko aldean, sendo eta dotore, Uxueko Santa Maria eliza-gotorlekua dago. Usoaren kondairari egindako erreferentzia da bere izena. Kondairak artzain batez hitz egiten digu. Horrek, artaldeak zaintzen ari zela, uso bat ikusi zuen haitz bateko zulo berean behin eta berriz sartu eta ateratzen. Jakin-minez hurbilduta, Ama Birjinaren irudia aurkitu zuen. Babesa emateko asmoz, herrikoek eliza bat eraiki zuten harentzat.

Jatorri erromanikoa du tenpluak, eta hainbat eraikuntzak inguratu eta itxuraldatzen dute. Gotorleku militar baten itxura du, eta horixe da bere ezaugarri bereziena; izan ere, dorre almenadunak (Cuatro Vientos eta los Picos), erronda-bideak eta horma bular sendoak ditu.
Gaur egun, Andre Mariaren santutegi garrantzitsua da -Monumentu Nazionala da-, eta zaharberritze lan handiak egin dira horretan.

Bertako bitxietako bat da; izan ere, ikusgarriak dira bere galeria ederrak, burualde erromanikoa duen nabe gotikoa eta bi portada. Iparraldekoa soilagoa da, eta deskripzio handiko eszenak ditu; hegoaldekoa, berriz, nagusia da, eta arreta berezia merezi du, gotikoaren maisulana baita.

Egun, Erdi Aroko herri txikia da Uxue; bertan, harrizko karrika meharrak daude, eta horien aldeetan pilatzen diren etxeek Erdi Aroko atariak eta armarridun fatxadak dituzte, eta etxandi gotikoak ere badira. Dena dela, iraganean, Uxue Iruñeko Erresumako bastioi nagusia izan zen, musulmanek Ebro ibaiaren inguruko lurrak mendean hartuak zituztenean.

Eliza horrek gotorleku baten itxura du, eta gerra eta aliantza haien emaitza da.
Fabrikazioko zenbait etaparen emaitza da gaur egungo eraikina. Zenbait erregeren agindu eta ekarpenei esker eraiki zen. Burualde hirukoitza zuen tenplu erromaniko bat bezala hasi zen eraikitzen (XI. eta XII. mendeak). XIV. mendean, Karlos II.ak santutegia zaharberritzea erabaki zuen, Uxueko Andre Mariari debozio handia baitzion. Hiru nabe erromanikoak eraitsi ziren, eta soilik burualdea eta lehen tartea geratu ziren zutik; haien ordez, nabe gotiko bakarra altxatu zen.
Errege honi zor zaizkio, halaber, luxu handiko erronda-bide gangaduna -behatokia eta guzti-, errege egoitza eta ospitale handia. Gainera, herriari unibertsitate edo ikasteko leku nagusi bat ere eman nahi izan zion.

Karlos II.ak izugarri maite izan zuen Uxueko Ama Birjina; izan ere, hil zenean, bere gorpua baltsamatu eta Iruñeko katedralean lurperatu zuten, baina haren bihotza atera eta hainbeste maite zuen Ama Birjinaren ondoan dago, kutxatila batean sartuta.
XII. mendeko taila bat da; haltz-zurezkoa da eta zilarrez dago forratuta. Oso ederra da eta Nafarroako irudi erromaniko zaharrenetakotzat jotzen da. Metro bateko eskultura da, eta horren ezaugarri deigarriena da bere aurpegi garbia, aurpegiera geometrizatua duena. Almendra formako begi handiek, baita aho txikiak ere, espresio gozoa eta irribarretsua ematen diote.

Santa Mariaren elizako beste bitxietako bat da hegoaldeko portada, XIV. mendekoa. Gotiko nafarraren lan ederrenetakoa. 10 arkiboltak altxatzean osatzen duten arkua du, eskema puntadun eta turuta gisakoa agertuta. Kapiteletan mahats-biltzearekin zerikusia duten apaingarriak nabarmentzen dira (emakumeak mahatsak biltzen, txoria mahatsa mokokatzen...). Tinpanoan bi eszena ageri dira: Afari Santua eta Epifania. Esaten denez, Ama Birjinaren ondoan belauniko ageri den pertsonaia Karlos II.a izan liteke, bere itxura hilezkor ikusi nahi izanda, obrak ordaindu zituen aldetik. Efektu handiko eszena da, figuren tamaina eta konposizio liluragarriarengatik.

Bilaka zaitez zelatari tartetxo batez, eta erronda-bidetik barna ibili; handik Erriberri herria ikusiko duzu. Uxuek harreman estua izan zuen horrekin XIV. eta XV. mendeetan zehar.
[+ ikusi fitxa osoa]

Ba al zenekien...?

La Virgen de Ujué es muy venerada por los vecinos de Tafalla y pueblos de la zona y en su honor se celebra una de las romerías marianas de mayor antigüedad y emotividad de toda Navarra.

Kokapena

Ordutegia

Otoño:

  • Hasta el 28 de octubre: todos los días, de 10:00 a 18:30. *Horario aproximado.
  • A partir del 29 de octubre: todos los días, de 10:00 a 17:30. *Horario aproximado.

Invierno: todos los días, de 10:00 a 17:30. *Horario aproximado.

PREZIOAK

Oharrak:la voluntad.

Bisita gidatua

Enpresa kudeatzailea:

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa