Antolatu bidaia

San Miguel eliza

Elizak eta baselizak

Multimedia

San Miguel de Corella
Cúpula San Miguel
Corella

Eguraldia

San Miguel de Corella
Corellak oraindik ere badu bere iragan kulturaniztuna erakusten duen aztarnaren bat. Estilo barrokoa da, dena den, bertako eraikuntza gehienak apaintzen dituena. San Miguel kalean, Arresetarren jauregiaren ondoan (rococó dekorazioa du ezaugarri nagusi, pastel-tonutan), hain arranditsua den arte barrokoaren lagin onenetako bat altxatzen da: San Migel eliza, Nafarroako tenplu barroko garrantzitsuena dena askorentzat.

Erdi Arokoa izanik, Corellako parrokia antzinakoena da. Egun duen itxura XVII. eta XVIII. mendeetan egindako zabalkuntza eta berrikuntza lanek eman zioten. Hartara, itxura barroko nabarmena du tenpluak. Ertz-gangek, dekorazio oparoa estaltzen duen urrezko patinak edo eraikitzeko aldizka erabilitako zurak eta adreiluak distira eta luxu handiko garai batera daramatzate bisitariak.

San Migel elizaren aitzinean dagoen etxe xume batean plaka batek gogoratuko dizu non bizi izan zen Mariano Jose de Larra idazle eta kazetaria (1809-1837), bere aita Corellan mediku aritu zelarik.

Fatxada nagusiak zura eta adreilua aldizkatzen ditu. Bi dorre ikusgarrik harrizko aurrealdea hartzen dute, erretaula gisa. Erdi-puntuko arkua du sarreran, pilastra klasikoen artean, eta horma-hobia dago, sarreraren gainaldean, San Migel santuaren eskultura errenazentista hartzen duena.

Hiru nabek (burualde pentagonala eta gurutzadura) osatzen dute elizaren egitura. Korua goian dago, erdiko nabearen gainean. Ertz-gangek nabeetako atalak estaltzen dituzte. Aipagarria da dekorazio oparo eta aberatsa, urrezkoa nagusi duena: hostotza oparoko modiloiak, kerubinen burutxoak, garaipen-arkuaren ahokaduran batzen direnak, aingeru batzuk, Corellako armarriari eusten diotenak modu eszenografikoan. Kupularen uztaiaren gainetik, eta goiko baoen argiak argiztatuta, San Migel eta beste aingeru batzuk daude, deabruen aurka borrokatzen. Bataila galduta, deabruak presbiteriorantz erortzen ari direla ematen du. Horrela, tenpluaren barneko espazioak bateratzen dira, antzerti-moduan. Oso irtenbide barrokoa.

Parrokiaren barruan, erretaula multzo bat dago, XVIII. mendekoak gehienak. Mende horretakoa da erretaula nagusia, ikusgarria benetan. Garai horietarako, oso lan abangoardista izan zen, Espainiako artista handiak (Churriguera kasu) Madrilen ezartzen ari ziren berrikuntzak baitzituen. Erritmoz eta mugimenduz beteriko eskultura da, eta bere dekorazio fin eta oparoa du ezaugarri nagusi: oholak, landare-modiloiak, trofeoak, lore-girlandak eta kerubinen burutxoak. Horrez gain, koloma erraldoiak, aingeruak eta santu zein santen irudiak hartzen dituzten horma-hobiak - Santa Monika da multzoaren tailu onena - daude, multzoari sekulako edertasuna ematen diotenak. Hartara, Nafarroako erretaula barroko nagusietako bat da.

Beste elementu batzuek ere nabarmentzen dute tenpluaren fisonomia barrokoa: pulpituak, koruko aulkiteria eta organoa, eta urregintzako pieza baliotsuak. XVIII. mendekoak dira horiek guztiak. Lan antzinakoenen artean, dena den, XV. mendeko Gurutziltzatu gotikoa da aipatzekoa, edota Sortzez Garbiaren tailua, tamaina txikikoa baina kalitate handikoa. Laburbilduz, estilo barroko puruenak zu bil zaitzan nahi baduzu, horixe da tokia.
[+ ikusi fitxa osoa]

Kokapena

Ordutegia

Otoño: acceso 15 minutos antes y después de las misas. **Misa: desde el domingo de Ramos hasta el 1 de octubre, de lunes a sábado, a las 10:00 y 20:00. Domingos y festivos, a las 10:00, 11:00 y 12:00.

Bisita gidatua

Bisitaren prezioa: consultar.

Enpresa kudeatzailea: Párroco, 948 780 062

Ordutegia - Todo el año: **Misa: desde el domingo de Ramos hasta el 1 de octubre, de lunes a sábado, a las 10:00 y 20:00. Domingos y festivos, a las 10:00, 11:00 y 12:00.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa