Antolatu bidaia

Lanako ibarra eta ikaztegiak

Ibarrak

Multimedia

Carbonera en Viloria. Valle de Lana
Ulibarri. Valle de Lana
Viloria. Valle de Lana
Carbonera de Lana

Eguraldia

Carbonera en Viloria. Valle de Lana
Lana ibarra mendebaldeko Nafarroako Erdialdean dago, Iruñetik 72 km-ra. Geografikoki isolatuta egoteak eta neguko hotz handiak Nafarroako Errusiaizena ekarri diote. Nafarroako ibar galdu eta ezezagunenetakoa da, eta ematen du denbora gelditua dagoela bertan. Hondoan Lokiz mendiko kareharrizko gailurreria duela, bakoitza bere elizaren inguruan sortu diren bost herri txikik osatuta dago Lana ibarra: Biloria, Narkue, Iribarri, Galbarra eta Gastiain. Lanako bazter paradigmatikoak deskubritzeko modu bikaina da paseo bat ematea, bost kontzeju horietako edozeinetatik abiatuta.

Ibarrean sartzeko tokia herriburuan aurkituko dugu -Galbarra-. Handik, Iribarri herrira joateko aukera izanen duzu, xarma berezia duen lekua da hori; izan ere, zainduena da, harrizko etxeak ditu eta garai bateko garbitoki bat dago bertan. Baina, dudarik gabe, Biloria da ospetsuena. Montxo Armendáriz zinemagilearen Tasio filmaren eszenatokia da hori. Film horretan garai bateko ikazkinen nondik norakoak kontatzen dira; bizimodu gogorra zen hura, mendian bizi baitziren hainbat hilabetean. Ez zen kasualitatea zinemagileak herri hori aukeratu izana eszenatoki gisa, Lana ibarrean bizirik jarraitzen baitu lanbide zahar horrek; oraindik ere egur-ikatza sortzen da bertan modu tradizionalean. Horregatik, uda bakoitzean, Biloriako larrainetan (herria bukatzen den aldean) berriz ere kea darie ikaztegiei.

Nahiz eta XX. mendearen erdialdera arte ohikoak izan ziren Pirinioetako ibarretan eta Urbasa-Andia natur parkean, Lana ibarra leku bakarra da orain, praktika horri eusten diona. Mendeak dira prozedura ez dela aldatzen. Egurra biltzen hasten da dena, eta erregaia saltzen bukatzen. Olak elikatzeko erabiltzen zen egur-ikatza, erretegietako suetan erabiltzen da gehienbat orain. Beste desberdintasun bat da gaur egun ikaztegiak herrian egiten direla, eta ez mendian; horren ondorioz ikazkinen etxolak hutsik gelditu dira, eta janari aberatsagoa jaten dute orain, garai batean babak baitziren jaten zuten bakarra. Haiek gogoratzen duten bezalaxe "babak genituen gosaltzeko, bazkaltzeko eta afaltzeko".

Egur-ikatza lortzeko sekretua da egurra egostea; erreko balitz, errautsak besterik ez ziren lortuko. Arte-egurra da erabiliena, duen kalitatearengatik. Ikaztegi bat egiteko, lehenbizi enborrak banatzen dira lurrezko zirkulu batean; lodienak oinarrian jartzen dira, eta finenak goialdean, erdialdean hutsune bat utzita. Lastoz, hostoz edo lurrez estaltzen da egitura hori. Gero, txingarrak jartzen dira barnealdean, horiek egurra kontsumi dezaten emeki-emeki. Ikaztegiko diametroa zenbat eta handiagoa izan, orduan eta gehiago kostatzen zaio egostea. Kearen koloreak eta lur erreak egosaldiaren une egokiena zein den adierazten dute. Orduan, zenbait egunez hozten utzi, ikaztegia desegin, eta enborrak eskuratzen dira, dagoeneko ikatz bilakatuta. Ikuskizun paregabea, Lana ibarra leku paregabea eta desberdina bihurtzen duena.
[+ ikusi fitxa osoa]

Kokapena

Bisita gidatua

Enpresa kudeatzailea:

Oharrak

El verano es la época de las carboneras.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da