Antolatu bidaia

Egiarteko Andre Maria eliza

Elizak eta baselizak

Eguraldia

Atrio
Itxura ederreko eliza erromanikoa da, eta Deierri ibarrean dago, Lakarren eta Allotzen erdibidean. Urbasa-Andia mendietako kareharrizko horma malkartsuaren profil handia da inguruko paisaiaren agertokia. Galsoroz eta muinoz koloreztaturik dago eskualdea. Eraikina misterioan, enigman eta magian murgildurik dago. Mendi-bide asfaltatu bat heltzen da hara, eta inguruan dituen eraikinek —bertakoak eta arrotzak, aldi berean— eragozten dute elizari behar bezala behatzea, harik eta atarira heldu arteraino. Hartaz, berezia da Interes Kulturaleko Ondasuna den monumentu historiko horren erakargarritasuna.


Ataria da, hain zuzen ere, deigarri gertatzen zaigun lehen atala. Erdi-puntuko arkuak, zurezko habeak eta angeluzuzen formako zutabeak bermatzen dira harlauzez estalita dagoen antzinako hilerri baten gainean. Jarri lasai han, eta utzi haizeari bertako sekretuak belarrira xuxurlatzen, urruneko kanpaiak jotzen edo txori jostalariak txioka kantari ari diren bitartean. Behatu eraikin erromanikoaren eta eranskin barrokoaren arteko desberdintasunei, edo, bestela, bilatu ikur ezkutuak, tenplarioen gurutzea, esaterako. Grafia horren erresonantzia astronomikoek nabarmentzen dute kokalekuaren sekretu-kutsua.

Nahasirik daude erromanikoaren soiltasuna eta ateladako kapiteletan dauden elementuak, eskultura aberastasun handikoak. Ezkerraldeko lehenbiziko biak Lizarrako San Migel elizako eskultoreak egin zituela uste da, eta Jesukristoren haurtzaroko uneak irudikatzen dituzte. Horien adierazkortasunak kutsu protogotikoak agertzen ditu. Eskuinaldekoetan ongiaren eta gaizkiaren arteko dualtasuna ageri da, eta horren ikurra zentauroa da, eta munstro itxurako hegaztienganantz apuntatzen ari da gezia.

Garaian, eliza basilika izan zenez, eraikitzeko eta apaintzeko aberastasun handia erabili zen XVII. mendean barnealdea barroko estiloan zaharberritzean. Antzinako eraikin erromanikotik bi kapitel gorde dira, oso ongi zaindurik. Urre-xaflez estalitako erretaulek dirdira egiten dute barnera sartzen den argiaren eraginez. Erregeorde baten urrearekin egin ziren xafla horiek. Erretaula nagusian zeruari egiten zaion aipamena nabarmentzen da, eguzkia eta beste elementu batzuk erabiltzen direlako. Aipatzekoa ere Egiarteko Ama Birjina, ederki egina baita. Esnearen Ama Birjina izenez ere ezaguna da, haurrari titia emateko jarreran ageri delako.

Erdi Aroko eskailera kiribil batetik igotzen da dorreraino. Zurezko habeek, harlanduek eta leihoen arteko kanpai handiek nabarmentzen dute eraikin berezi horren landa-itxura. Goialdetik dagoen panoramika ikustekoa da. Utzi begirada galtzen, gerrateak imajinatzen dituzun bitartean, karlismoaren garaian Lakarren gertatu zena, adibidez. Horren lekuko izan nahi baduzu, kontuan izan urte bikoitietan gogora ekartzen dutela historiako gertaera hura.

[+ ikusi fitxa osoa]

Kokapena

Ordutegia

Todo el año: accesible mediante visita guiada.

Bisita gidatua

Bisitaren prezioa: 2€

Enpresa kudeatzailea: Asociación Turística Tierras de Iranzu- Irantzuko Lurrak, 646 185 264.

Ordutegia - Todo el año: llamar con antelación para concertar fecha y hora.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa