Antolatu bidaia

Arellanoko Museoa eta arkeologia aztarnategi

Museoak / Arkeologikoa

Eguraldia

Catavinos.
Arkeologia aztarnategi erromatarra da, eta Arellanoko hegoaldean dago, 6,5 kilometrora, Lizarratik kilometro gutxira. Haren lehenbiziko izena, "Aurelianum", izan zen udalerriaren leku-izenaren jatorria.

"Musen Villa" izenez ere ezaguna da, "Musak" agertzen dituen erromatar mosaikoaren aurkikuntza ikusgarria egin zenetik. Artelan hau Arkeologia Museo Nazionalean dago, baina bere jatorrizko kokalekuan horren kopia zehatza ikus daiteke. Izena mosaikoan dagoen bederatzi jainkosen eta euren maisuen iruditik heldu zaio.

Aurkitutako aztarnek agertu dutenez, villa hau K.o. I. eta V. mendeen artean sortu zen. Indusketei esker ardogintzarekin lotutako K.o. I-III. mende bitarteko gelak bereizi dira, baita geroko beste batzuk ere. Horregatik, luxuzko landa-etxebizitza izan zen, Cibeles eta bere semea eta maitalea zen Attis pertsonaia mitologikoen kultuari lotua. Aurkikuntza bitxienen artean ardoa dastatzeko zeramikazko ontzi bat dago, museoko ikonoa.

Bisitaldia eraikin moderno batean hasten da. 2.411 metro koadroko eraikina da, villaren erdigunean dagoena. Sarreran informazio orokorreko panelak daude, ibilbidean barna estrategikoki kokatuak dauden beste batzuen osagarri.

Metalezko pasabide bat dago, gainerako lekuetara joateko. Handik, bi kolore desberdineko harri xeheak ikus daitezke, eraikuntza garaiko bi etapak bereizten dituztenak: grisak K.o. I-III. mende bitartekoak eta arrosak K.o. IV-V. mende bitartekoak.

Lehen garaiko fabrika deigarrienak hauek dira: "fumarium", ardoa beroz eta kez artifizialki ontzeko gela, eta "cella vinaria" edo upeltegia, balio handikoa, han ardoa ekoizteko elementu guztiak gorde baitira. Alde batetik, 15 "dolia" daude ikusgai, batez beste 700 litro ardo gordetzeko moduko tinak, eta, bestalde, harrizko aldarea, erlijio ospakizunen eta ardo ekoizpenaren arteko lotura nabarmentzen duena.

Villak beste atal berezi bat gordetzen du: 3 metroko sakonera duen uraska, gehienbat euri-ura biltzen zuena. Hori aurkitzeak berebiziko garrantzia izan du, eraikina mediterranear zonaldekoa baita berez.

Bigarren garaikoak dira mosaikoz zolatutako gelak. Musak agertzen dituenaz gain, beste bi daude, bat logela batean eta beste bat "oecus" izeneko gela nagusian, 90 metro koadro dituen horretan. Biak lotuta daude Cibeles eta Attis pertsonaia jainkotuei egiten zitzaien kultuarekin.

Kanpoko aldean, eraikinaren bigarren garaikoak ere, ukuilua eta "taurobolio" delakoa ikusten ahal dira. Oin laukizuzena duen ataridun eraikina da, patio baten inguruan egina. Haren erdian zezen buruak agertzen dituzten aldareko harriak aurkitu ziren.
[+ ikusi fitxa osoa]

Ba al zenekien...?

La Villa Romana de Arellano está integrada en la "Red Nacional Villas Romanas de Hispania".

Kokapena

Ordutegia

Invierno:

  • Horario habitual: viernes y sábados de 10:00 a 14:00 y de 15:00 a 18:00. Domingos y festivos, de 10:00 a 14:00.
  • Días 24 Y 31 de diciembre; de 10:00 a 14:00 .Dia 7 de enero;de 10:00 a 14:00 y de 15:00 a 18:00. Días 25 de diciembre, 1 y 6 de enero, cerrado

Otoño:

  • Del 1 al 30 de septiembre: viernes y sábados, de 10:00 a 14:00 y de 16:00 a 20:00. Domingos y festivos, de 10:00 a 14:00.
  • Del 1 de octubre al 21 de diciembre: viernes y sábados, de 10:00 a 14:00 y de 15:00 a 18:00. Domingos y festivos, de 10:00 a 14:00.
  • Puente del Pilar (del 12 al 15 de octubre): días 12, 13 y 14 de octubre, de 10:00 a 14:00 y de 15:00 a 18:00. Día 15, de de 10:00 a 14:00.
  • 1 de noviembre (festivo), de 10:00 a 14:00.
  • Puente de diciembre (del 6 al 10 de diciembre): del 6 al 9, de 10:00 a 14:00 y de 15:00 a 18:00. Día 10, de 10:00 a 14:00.

PREZIOAK

Precio entrada: 2,00 €

Oharrak: 1€  menores de 6 a 13 años, carnet joven , mayores de 65 años y grupos a partir de 19 personas.

Bisita gidatua

Bisitaren prezioa: 25€ por grupo.

Enpresa kudeatzailea: Guiarte 948 741 273.

Ordutegia - Todo el año:

  • Concertar con 2 días de antelación.
  • Jornada europea de la cultura (1 de octubre), a las 12:00 visita guiada gratuita al yacimiento. Máximo 50 personas.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa