Antolatu bidaia

Santa Maria Jus del Castillo eliza

Elizak eta baselizak

Multimedia

Iglesia Santa María Jus del Castillo

Meteorologia

Iglesia Santa María Jus del Castillo
XII. mendeko eliza hori Donejakue bidearen ertzean dago, Santo Domingo komentuaren ondoan eta Ega ibaitik hurbil. Arkitekturaren harribitxia da eta Monumentu historiko-artistiko izendatu zuten. Hainbat hamarkadatan itxita egon da.

Zaharberritu ondoren, Erromanikoa eta Donejakue bidea Interpretatzeko Zentroaren egoitza da egun. Halaber, zaharberritze proiektuak balio handiagoa eman dio inguruari, eta Andre Maria atea berreraiki du, hiriko Erdi Aroko harresiak izan zituen bederatzietariko bat.


Santa María Jus del Castillo eliza Lizarrako kultur iraganaren ikurra da. Antzinako sinagoga zegoen lekuan kokaturik dagoenez eta antzinako judutegiko etxebizitza baten hondakinak han aurkitu direnez, tenplu kristau hori hiriko iragan juduarekin loturik dagoela nabaria da. 1145ean, Gartzia Berrezarle erregeak Iruñeko katedralari eman zion eliza, kristaua izan zedin. Eliza jardunean egon zen XVII. mendea arte.

Abside erromanikoa du elizak. Nabe bakarrekoa da, eta hiru tarte ditu nabeak, pilastra erromanikoek bereiziak eta gurutze-gangek estaliak. Kanpoaldean, horma-bular sendoek barneko espazio desberdinak mugatzen dituzte. Mendebaldeko fatxada barrokoa da, XVIII. mendekoa, eta diseinu manierista du. Era berean, garai berekoa da kanpandorrea.

Hainbat hamarkadatan itxita egon arren, elizak urtean behin irekitzen zituen ateak; Santa Luzia jaia ospatzeko, hain zuzen ere. Zaharberritu dutenez, Aste Santutik urriraLizarrara joaten diren bisitariek arte erlikia hori gozatzeko parada izanen dute, egun interpretazio zentroa baita.

Erakusketak elizaren tarteak aprobetxatzen ditu hiru gai aurkezteko:
Lehen tartea, "erregeak eta mugak": panelen bidez Nafarroako Erresumako erregeen genealogia eta horko mugen bilakaera erakusten dira.
Bigarren tartea: "erresumaren kultura": Nafarroako garaiko hizkuntzei buruzko azalpena ematen du. Zati horretan erakusketaren elementu preziatuenetariko bat dago: Erdi Aroko Lizarra irudikatzen duen maketa bat.
Hirugarren tartea, "erromanikoa eta Donejakue bidea": hango material grafikoek eta maketek laguntzen dute Erdi Aroko bi protagonista horiek interpretatzen.

Bestalde, tenpluko titularraren irudiaren kopia bat du elizak. Jatorrizkoak San Migel elizan jarraitzen du.
[+ ikusi fitxa osoa]

Kokapena

Ordutegia

Verano:

  • Horario habitual: de martes a sábado, de 11:30 a 13:30 y de 17:30 a 19:30. Domingos, de 11:30 a 13:00. Lunes, cerrado.
  • Del 4 al 10 de agosto(fiestas patronales): cerrada.

Otoño:

  • Septiembre: de martes a sábado, de 11:30 a 13:30 y de 17:30 a 19:30. Domingos, de 11:30 a 13:30. Lunes, cerrada (incluso festivos).
  • Desde el 1 de octubre hasta Semana Santa: cerrada.

PREZIOAK

Oharrak:entrada gratuita. Se acepta la voluntad.

Bisita gidatua

Deskripzioa: mediante servicio de audioguías en idiomas.

Bisitaren prezioa: se acepta la voluntad.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa