Antolatu bidaia

Lokiz mendia

Mendiak eta mendilerroak
Sierra de Lóquiz
Nafarroako mendebaldeko erdialdean dago, Arabako Done Bikendi Harana eta Santikurutze Kanpezu herrietako korridoretik Allín eta Metautengo ibarretaraino doa. 22 kilometro luze da, eta 140 kilometro koadroko azalera du. Ameskoako ibarraren hegoaldeko hegala da.

Itxura luzea duen gune karstikoa da, eta ez du Urbasakoakbezain izaera nabarmena. Lau akuifero nagusi ditu. Erroitz malkartsuak, bertigo handiko aldapak, leize ezkutuak eta horma ikaragarriak dira Urbasa mendiaren paraleloa den mendi honi itxura ematen diotenak.

Mendi honen landaredia oso askotarikoa da, muga natural bioklimatikoa baita. Goieneko aldeetatik beheko aldeetaraino batzuk besteen atzetik aurki ditzakegu pagoak, haritzak, arteak, gurbitzak, abaritzak eta sabinak, beste espezie batzuen artean. Fauna ere oso askotarikoa da eta erraza da orkatzak eta basurdeak sumatzea, eta, batez ere, harkaitzen gainean hegan ikusten dira hontz handiak, sai arreak eta belatzak.

Lokizko mendia mendi-toles misteriotsua da. Bertan zailtasun ezberdinetako hainbat ibilbidedaude. Besteak beste, ondokoak nabarmenduko ditugu:

Lokizko Santiago Basilika igotzea: 7,4 kilometroko ibilbidea -390 metroko desnibela-, Ollobarren herriko elizaren ondoan hasten dena. Aurreikusitako denbora: 2 ordu. Bidea erraketa itxurakoa da. Bideak makaldi bat zeharkatzen du eta artadi txiki batetik barna jarraitzen du aldapa handiko kaskailu batean gora, mendi-hegalean sigi-saga. Handik Allingo ibarraren gaineko ikuspegi ederra dago. Goienera iristean "Ollobarrengo zulo" izeneko parajetik igarotzen da. 30 metroko kobazulo-pasabidea da hori. Aurrerago, pista Lokizko Santiagoren ermita dagoen ordokira zabaltzen da eta Ganutzako portutik jaisten da. Gero, izen bereko herritik igarotzen da eta bidea Ollobarrenen bukatzen da.

San Kosme eta San Damian santuen ermitara igotzea: 12,2 kilometroko luzera eta 555 metroko desnibela duen bidea, Galdeanon hasten dena. Aurreikusitako denbora: 2 ordu eta 50 minutu. Ibilbidea zirkularra da. Galdeano herriko kaleetan uzten ahal da autoa. Erdi Aroko estiloa duen San Pedro elizatik oso hurbil hasten da bidea. San Migel ermita eskuinaldean utzita, ganaduaren bazkalekua osatzen duten ametzen artean jarraituko dugu aurrera. Ipar-mendebaldean dagoen basoa gainditu eta, pagoen artean mendiko gaina eta San Kosme eta San Damian santuen ermitak ikudiko ditugu. Artabiarantz abiatuta, San Andresen ermitaren ondotik igaro etra Galdeano herrirantz joanen gara.
[+ ikusi fitxa osoa]

Kokapena

Bisita gidatua

Enpresa kudeatzailea:

Urbasa abentura (677 264 559-610 431 999).

Bergidak (686 278 540)

 

Oharrak

- Contacto Junta Gestora Sierra de Lokiz (Ayuntamiento de Zudaire): 948 539 008 / 608 977 179 o ayuntamiento@amescoabaja.org

Nola iritsi eta mugitu

acceso desde Galdeano (valle de Allín), Ganuza, Ollobarren, Ollogoyen (valle de Metauten); Murieta, Mendilibarri, Ancín (Valdega); Viloria, Ulibarri, Narcué y Gastiáin (valle de Lana).

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da