Antolatu bidaia

Arma fabrika

Arkeologia aztarnak

Multimedia

Eguraldia


Aezkoa ibarrean, Frantziako mugatik 5 kilometrora, Orbaizetako Arma eta Munizioen Errege Fabrikaren hondakinak daude. XVIII. mendean eraiki zen ustiategia, Aezkoa mendiko ola zaharraren gainean. Inguruan egur anitz, burdin meatzeak eta ibaiak zeudenez, kokaleku horretan jartzea erabaki zuten.

Fabrikaren helburua zen armada arma eta munizioz hornitzea. Koroari eman zioten ola, eta ustiategiak ez zuen luze jo. Mende batez lanean aritu ziren arren, gorabehera anitz gertatu ziren han. Muga hurbil dagoenez, arpilatzeak eta suteak pairatu zituen etengabe. Hala ere, behin eta berriz lortu zuten eraikitzea, XIX. mendean behin betiko itxi arte.

Gaur egun, landaretzak estali ditu hondakinak, eta geruza berde batez ezkutaturik daude hango harriak, zaharberritze lanen zain. Giro misteriotsua izateaz gainera, XVIII. mendeko industria arkeologiaren erakusgarri garrantzitsua denez, Interes Kulturaleko Ondasun izendatu dute.

Orbaizetako Arma Fabrikako hondakinek gogorarazten digute gune horretan Espainiako iparraldeko industria militarreko gune nagusia egon zela. Iratiko oihaneko bazter itxi eta ezkutu batean dago. XVIII. mende aldean sortu zen ustiategia, Eugin zegoen beste hark inguruko basoak ahitu baitzituen. Orduan, Karlos III.ak erabaki zuen beste ustiategi bat eraikitzea munizio eta armaz hornitzeko eta garaian koroak zituen ondoz ondoko gerretan erabiltzeko. Burdin meategiak eta hango erreketako ur ugaria hurbil zeudenez, oso kokaleku egokia izan zen Aezkoa.

Fabrikako antzinako gunea hiru mailatan egituratu zen, eta ondoko atalak izan zituen: fabrika, herria, eliza, langileen etxebizitzak eta oso sistema berezi bat, ikaztegiak eta meen biltegiak, alde batetik, eta labeen ahoa, bestetik, lotzen zituzten goiko plataformez osatua. 150 langiletik gorako multzoarekin eta horien familiekin batera, zaintzarako tropak bizi izan ziren Iratiko oihaneko bazter itxi eta galdu hartan. Urtean 3.600 bonba ekoiztera heldu ziren fabrikan.

XIX. mendearen bukaeran multzoak ateak itxi zituen behin betiko, oso bakarturik zegoenez, lehengaiak garestitzen zirelako, mantentze lanek ere dirutza behar zutelako, eta eraso eta arpilatze etengabeak pairatzen zituelako. Geroztik fabrika erabat abandonaturik egon denez, eraikinak eraitsi, eta, denborak aurrera jo ahala, sastrakek estalitako hondarrak besterik ez dira gelditu. Gaur egun ere, labeak eta Legartza ibaiaren kanalizazioa gelditzen dira. Hala ere, esparruak zaharberritze handia behar du. Zaharberritze proiektua abiarazi denez, Interes Kulturaleko Ondasunen zerrendan sartu da fabrika.
[+ ikusi fitxa osoa]

Kokapena

PREZIOAK

Oharrak: visita exterior libre y gratuita.

Bisita gidatua

Bisitaren prezioa: consultar

Enpresa kudeatzailea: Pirineo Natura: 680 671 142 e Itarinatura: 660 268 750.

Oharrak

paneles temáticos permiten la interpretación de este enclave. Respetar la señalización.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa