Antolatu bidaia

Leurtzako urtegiak

Lakuak eta urtegiak

Eguraldia

Embalse de Leurtza
Nafarroako ipar-mendebaldean, Urrotz eta Beintza-Labaien herrien artean, 1920an eraiki ziren bi urtegi daude. Nafarroa Atlantikoko basoen erdian, sorpresa erakargarri baten antzera, sortzen dira bi mendi-laku horiek.

Urtegiak pagadiz inguratutako arro itxi batean egoteak halako magia berezia ematen dio lekuari. Maitagarrien ipuin batetik atera izan balira bezala, Leurtzako urtegiak Aisiarako Natur Eremu izendatu dituzte. Horrela, bertan erretegiak, altzariak eta informazio guneak egotea, eta horiekin batera, ura, baso-magalak, lasaitasuna eta paisaia erakargarriak inguruan izateak, helburu paregabea bilakatzen du familiendako.

Lekuaz gozatzeko modu erakargarria izan daiteke 3,5 kilometroko ibilbide seinaleztatu erosoan barna ibiltzea. Guztira, 60 metroko desnibela du. Bidean zehar bertako erabilerak, animaliak eta landaredia ezagutuko dituzu. Horrela, baso-igelaren eskulturak gogorarazten digu anfibio txiki hori bertako ezaugarria dela eta ikaztegiaren plazak baso honen garai bateko erabileraren berri ematen digu: ikatza ekoiztea. Osagarri gisa, beste bidexka seinaleztatua egin daiteke; 9 km ditu.

Arnastu bidearen freskotasuna eta goza ezazu mendi-laku hauetako lasaitasun magikoa .

Kokapena

Nola iritsi eta mugitu

tomar la carretera N-121A hacia Irún, desviarse a Doneztebe/Santesteban y, por la NA-4040 hasta Urrotz. Carretil asfaltado de 5 km asciende hasta los embalses de Leurtza.

Ordutegia

Todo el año: no hay horario de acceso.

  • SERVICIO DE VIGILANCIA e INFORMACIÓN TURÍSTICA: de Semana Santa a final del verano. Mientras existe, hay que pagar la tasa de aparcamiento.

Oharrak

  • Existencia de un sendero accesible a invidentes y personas con movilidad reducida en algunos tramos.
  • La entrada a animales domésticos está permitida siempre que vayan atados.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da