Antolatu bidaia

Irunberriko Arroilaren Natur Bidea

Bide berdeak

Multimedia

Vía Verde de la Foz de Lumbier
Foz de Lumbier
Foz de Lumbier
Mapa

Eguraldia

Vía Verde de la Foz de Lumbier
Ikaratzeko moduko paretak dituzten kare-sakanak, ibaiaren xuxurla, sai arreen hegalek ebakitako airea eta tren xahar baten triki-traka itzaliaren oihartzuna. "Irati" izeneko trena da, Natur Erreserba den Irunberriko Arroilan barrena.

Hau izan zen bidaiariak eramaten zituen Espainiako lehen tren elektrikoa. Ezaugarri horrek garai hartako egunkari zein entziklopedia askotan agertzea ahalbidetu zion. 1911 eta 1955 bitartean, Irati trenaren bagoiek elektrifikatutako bidean barna 58 kilometro egiten zituzten Iruña-Agoitz-Zangoza elkarri lotzeko.

Gaur egun, ibilbidearen 6 kilometro natur bide izateko egokitu dira, eta bisitaria patxadaz ibil daiteke handik.

Nahiz eta bere eginbehar nagusia Irati mendiko baso-ustiapena eta hura Agoizko fabrikara hurbiltzea zen, inguruko biztaleendako laster bilakatuko zen punta-puntako bidaiari-garraio. Bere prestigioa gorabehera, XX. mendearen erdialdean automobilen goraldiak "Irati" trenaren akabera ekarri zuen.

Baina orain bere garaian zeharkatzen zuen bidea boladan dago berriz ere. Bereziki hobekien mantendu den zatia. 6 kilometroko ibilbide sendoa Irunberri eta Ledea herrien artean. Sigi-saga marraztutako bide bat, non eta Nafarroako geografiaren bazter ederrenetako batean, Irunberriko Arroilaren Natur Erreserban.

Eraikin batzuek lekuaren trenbide kutsuko iragana ekartzen digute gogora. Zaraitzu ugaldearen ur gardenen gaineko burdinen zubia, Irunberritik ateratzerakoan, aspaldiko burdinbidearen abiapuntua dugu.

Egun burdinbide zati gutxi gelditzen dira eta ikusgarriena arroilarako sarbidea diren kare-haitzean zulatutako bi tunelak dira. Bigarrenetik ateratzean, XVI. mendekoa den Deabruaren zubiko hondakinak ditugu zain.

Ledea bidearen amaiera da eta garai hartako lekuko arkitektoniko batzuk gordetzen ditu. Geltokia, nasak, biltegiak edota orduko lankideen etxebizitzak trena noiz etorriko zain daudela irudi du.

Azken batean, kerik nahiz zarata artifizialik gabeko bide xume eta izugarri ederra. Aldaparik ez dago eta zoru sendoak oinezkoen zein bizikleten ibiltzea ahalbidetzen du.
[+ ikusi fitxa osoa]

Kokapena

Ordutegia

Todo el año:

  • Acceso libre a la foz.
  • Aparcamiento vigilado por servicio de guardas *, desde Semana Santa hasta el día 15 de diciembre, de 9:30 a 20:00. (*) Mirar tasas de aparcamiento.

PREZIOAK

Oharrak:

  • Acceso gratuito a la foz.
  • Tasa de aparcamiento cuando existe servicio de guardas: motos 1€, coches 2,5€ y autobuses 5€.

Bisita gidatua

Enpresa kudeatzailea: Centro de Interpretación de las Foces 948 88 0874

Oharrak

Se trata del antiguo camino del Ferrocarril del Irati que atraviesa el interior de la foz. (Longitud: 2,6 Km. ida y vuelta.)

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa

  • Herria LUMBIER
  • Zonaldea Pirinioak
  • Esteka interesgarriak
  • Bisita gidatua Bisita gidatua
  • Oharpena El acceso al Puente del Diablo es dificultoso y peligroso, por lo que no se recomienda muchísima precaución.