Antolatu bidaia

Artaizko San Martin eliza

Camino de Santiago
Elizak eta baselizak

Multimedia

Iglesia de San Martín de Artáiz

Meteorologia

Iglesia de San Martín de Artáiz
Untziti ibarrean dagoen herri txiki honek Nafarroan diren landa eremuko erromanikoaren eraikin ederrenetako bat gordetzen du bere baitan. XII. mendean hasi zen eliza hau, habearte bakarreko bere eraikitzearen xumetasunak adierazten duen bezala. Garai gotikoan, horma-irudien multzo batez aberastua izan zen, gaur egun Nafarroako museoan daudenak eta Nafarroako horma-irudien artean zaharrenetako bat jotzen dena.

Nafarroako monumentu-ondareko altxor honen benetako xarma bere zizelkaritza aberats eta zainduan datza. Honetan, egile ezberdinen lana nabari da. Honela, tinpanoaren zein atariko kapitelen apaintzea konplexuagoa da eta landare- animalia- eta gizaki-motiboak daude.

Teilatu hegaleko harburuei dagokienez, eta begi atereak zein masaila handiak dituzten buruen tamainaren gorabehera, ukaezina da figurak edertasunez eta bizkortasunez landuak izan zirela. Haietan landugabetasun handiagoz zizelkatutako pertsonaiak topatzen ditugu, balio moralizatzailea izan nahi dutenak.

Arrabitaren eta zitararen (hots-kutxa duen lira) doinua iraganetik barrena heldu dela dirudi, emakume dantzaria besoak gerrian haren erritmora dantzan hasteko prest dagoen bitartean. Magiaz beteriko eszena bat, Erdi Aroko herrien gizarteak hainbeste maite zituen lizunkeria eta gainerako mundu-plazerak kondenatu nahi zituena.

Beste irudi batean ikusi dezakegun bezalaxe, garai hartako beste jokamolde gaitzetsi bat adulterioa zen. Emakume biluzi bat oinazez erotu beharrean, eskuan puñal bat -orijinaltasun handiko elementua- dakarren haurtxoa mundura ematen duen bitartean. Emakumeak duen togak adierazten digunez, ezkonduta dago, ile askearekin irudikatzen diren ezkongabeak ez bezala.

Bizio hauen eta beste batzuen antitesia, azkeneko harburuan ageri den zaldun kristauaren bidez irudikatzen da. Zaldun honek gizon zein emakume on guztiek izan behar dituzten bertuteak irudikatzen ditu.

Euskarrien artean azken judizioaren, infernurako jaitsieraren edota anaien arteko borroken inguruko metopak daude, besteak beste. Pertsonaien tamaina, eszenan duten protagonismoaren nahiz garrantziaren araberakoa da.

Honetaz guztiaz gain, erabat nabarmentzen dira arkuarteetakobi lehoiak -elkarren aurka-, ongiaren eta gaizkiaren dualtasuna irudikatzen dutenak. Ezkerrekoak gizakiak jaten dituen artean, eskuinekoak bere atzaparren artean babesten ditu.

Oro har, eliza hau obra liluragarria eta miresgarria da, erromanikoaren zaleek ikusi behar dutena. Gainera, erromanikoaren interpretazio zentroa, eskola zaharrean egokitua, eraikin honen sekretu guztiak agerian uzten dituen tokia da.
[+ ikusi fitxa osoa]

Kokapena

PREZIOAK

Precio entrada:1,00 €

Oharrak:con audioguía.

Bisita gidatua

Deskripzioa: o existen horarios fijos de visita. Contactar con la Asociación Grupo Valle Izagaondoa en el 649 08 55 42.

Bisitaren prezioa:

Entrada gratuita, audioguía 1 euro.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa

  • Herria ARTÁIZ
  • Zonaldea Pirinioak
  • Telefonoa 628551175
  • Estiloa Erromanikoa
  • Bisita gidatua Bisita gidatua