Antolatu bidaia

Donamariako dorrea

Gazteluak/Jauregiak

Multimedia

Torre de Donamaría

Eguraldia

Torre de Donamaría
Laino mehe batez inguraturik eta enigmatikoki isolatua, Donamariako dorreak, edo "Taulen Etxea" izena ere hartzen duenak, hura miresteko pausua moteltzera gonbidatzen du. Nafarroako iparraldean dago, Bertizko Natur Parketik 8 kilometrora.

Dotore eta soila, talaia xume baten gainean dago kokatua, eta handik XV. mendeaz geroztik denboraren joatea zelatatzen du. Berriki zaharberritua izan bada ere, iparraldeko ibar hezeetako aspaldiko eraikinen izaera zaharra bere horretan mantentzen du.

Funtsean gotikoa da, eta estruktura angeluzuzena agertzen du. Hura egiteko, inguruan erraz aurkitzen ziren materialak erabili ziren. Horrela, harria da nagusi lehenbiziko bi solairuetan, goiko bietako protagonista zura den bitartean. Bere barnean aditzen diren doinu magikoengatik, batzuek musika-kaxa batekin alderatu nahi izan duten egitura edo oholtza dugu. Lau isurialdeko teila-estaldura batek burutzen du eraikin osoa.

Beheko aldean han-hemenka dauden saietera horiek Erdi Aroko dorreen defentsa-lana gogorarazten digute, antzinako garaietan hain ugari zirenak. Hain zuzen ere, bere betebehar zahar hark hasierako fabrika gero moldatua izan zelako zantzuak ematen dizkigu, bestela zura aise hartuko zuen suak, eta dorrea erraz etsaiek.

Jauregi hau interes kulturaleko ondasuna izendatu dute eta arkitektura zibilaren adibide onenetakoa da, eta Nafarroan gelditzen diren mota honetako azken godelekuetakoa.

Kokapena

Ordutegia

Todo el año: acceso mediante visita guiada.

Bisita gidatua

Bisitaren prezioa: 5€

Enpresa kudeatzailea: 652 162 103

Ordutegia - Todo el año: visita guiada concertando con antelación

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa