Antolatu bidaia

Laguna de Pitillas

Birding klubari atxikiak
Interes ornitologikoko eremuak

Multimedia

Vista invernal de la laguna

Eguraldia

Vista invernal de la laguna
Aintzira endorreikoa da. Garai batean handitu egin zen, eta bertan zingira-landaredi masa zabala dago. Inguruan idorreko lur landuak daude, labore sailak gehienbat, eta tarteka erripak eta basobera mediterranearra duten bizkarrak.

Eremu hori Batasuneko Interes Lekua da, nazioarteko garrantzia daukan hezegunea (Ramsar), ZEPA eta Natur Erreserba.

Bertan ikus daitezkeen hegaztiak
- Egoiliarrak: ipar-ahatea, basahatea, ahate mokozabala, ahate gorrizta, murgilari arrunta, txilinporta txikia, murgil handia, txori zezen arrunta, lertxuntxo itzaina, lertxuntxo txikia, lertxun hauskara, amiamoko zuria, miru gorria, sai arrea, mendebaldeko zingira-mirotza, mirotz zuria, aztore arrunta, gabirai arrunta, zapelatz arrunta, arrano beltza, belatz gorria, belatz handia, eper gorria, uroilanda handia, uroiloa, kopetazuri arrunta, usapal turkiarra, hontz zuria, mozoloa, hontz ertaina, okil berde iberiarra, kalandria, kutturlio arrunta, kutturlio mokolaburra, hegatxabal arrunta, buztanikara zuria, txantxangorri europarra, buztangorri iluna, zozo arrunta, errekatxindorra, ihi-txoria, etze-txinboa, ezkai-txinboa, txinbo burubeltza, mendi-erregetxoa, tximutxa, amilotx urdina, kaskabeltz handia, dilindaria, antzandobi handia, mika, belatxinga mokogorria, bele txikia, belabeltza, erroia, araba zozo beltza, etxe-txolarrea, landa-txolarrea, harkaitz-txolarrea, txorru arrunta, karnaba, txoka arrunta, hesi-berdantza, gari-berdantza.
- Udatiarrak: txilinporta lepabeltza, amiltxori txikia, lertxun hauskara, miru beltza, sai zuria, arrano sugezalea, mirotz urdina, arrano txikia, galeperra, uroilanda txikia, basoilo txikia, zankaluzea, txirritxo txikia, bernagorri arrunta, usapala, kukua, kuku mottoduna, zata arrunta, sorbeltz arrunta, erlatxoria, argi-oilarra, txoriandre arrunta, enara azpizuria, enara arrunta, landa-txirta, larre-buztanikara iberiarra, urretxindorra, buztanzuri arrunta, buztanzuri horia, benarriz gorrizta, lezkari arrunta, lezkari karratxina, txinbo papargorrizta, antzandobi kaskagorria, txirriskil arrunta.
- Negutiarrak: antzara hankagorrizta, ahate txistularia, zertzeta arrunta, ahate buztanluzea, murgilari mottoduna, ubarroi handia, belatz txikia, urre-txirri arrunta, hegabera, istingor txikia, istingor arrunta, antxeta mokogorria, zingira-hontza, mendi-txirta, negu-txirta, birigarro arrunta, durdula, birigarro txikia, garraztarroa, txinbo kaskabeltza, txio arrunta, erregetxo bekainzuria, araba zozo pikarta, negu-txonta, zingira-berdantza.
- Paseko hegaztiak: paita arrunta, udako zertzeta, amiamoko beltza, mokozabala, zapelatz liztorjalea, arrano arrantzalea, zuhaitz-belatza, kurrilo arrunta, abozeta, txirritxo handia, txirri grisa, txirri zuria, txirri txikia, txirri kurlinta, txirri arrunta, borrokalaria, kulixka buztanbeltza, kuliska gorria, bernagorri zuria, kuliska iluna, kuliska txikia, kuliska pikarta, harri-iraularia, kaio hankahoria, itsas enara beltza, itsas enara hegalzuria, pagausoa, malkar-sorbeltza, uhalde-enara, uda-txirta, pitxartxar nabarra, benarriz arrunta, sasi-txinboa, baso-txinboa, txio horia, txio iberiarra, euli-txori grisa, euli-txori beltza, miarritza.

Behatzeko puntu gomendatuak
- Pitillasko behatokia
- Playa de Limos izeneko tokian dagoen behatokirainoko bidea (1,6 km)
- Aintzira inguratzeko bidea (10 km).

Garrantzitsua: Ugaltzeko garaian (martxotik uztailera) kontu handiz ibili behar da gure presentziak hegazti ugaltzaileei traba egin ez diezaien, bereziki izugarri hauskorrak eta mehatxatuak diren haiei, txori zezen arruntari, esate baterako. Hori dela eta, ez da gomendatzen aintzira inguratzeko bidean ibiltzea urteko garai horretan eta ez da komeni pistetatik eta bidexketatik ateratzea.

Nola iritsi eta mugitu

Iruñetik AP-15 autopista edo N-121 errepidea hartu Tafallaraino. Hor N-121 errepidetik jarraitu 47. kilometroraino. Hor NA-5330 errepidea hartu behar da Pitillas herriraino. Pitillas herria zeharkatzen da Santakara herrirantz: 5. kilometroaren inguruan aintzirarako sarrera dago (ezkerraldera).

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da