Antolatu bidaia

Argako ibar-basoak

Birding klubari atxikiak
Interes ornitologikoko eremuak

Multimedia

Soto de la Muga
Soto de la Muga
Arga ibaiaren zatia, Faltzes eta Peralta herrietatik igarotzean. Mendebaldean igeltsuzko labar handiak ageri dira eta ekialdean baratzeak dauden ordokia. Hor Arga ibaiaren adar geldo batzuk daude eta han ibar-baso sarriak sortu dira.
Eremuan hainbat pista daude, bai eta bi behatoki ere, bi leku ezberdinetan kokatuta.

Gune horren barnean "Soto de la Muga" Lekune Naturala eta "Sotos Gil y Ramal Hondo" izeneko Natur Erreserba daude.

Habitatak
Labarrak, ibar-basoak eta baratzeak.

Bertan ikus daitezkeen hegaztiak
- Egoiliarrak: basahatea, lertxun hauskara, amiamoko zuria, miru gorria, sai arrea, mendebaldeko zingira-mirotza, aztore arrunta, gabirai arrunta, zapelatz arrunta, arrano beltza, belatz gorria, belatz handia, uroilanda handia, uroiloa, kuliska txikia, usapal turkiarra, hontz zuria, hontz handia, mozoloa, hontz ertaina, martin arrantzalea, okil berde iberiarra, okil handia, okil txikia, kutturlio arrunta, buztanikara zuria, buztanikara horia, txepetxa, txantxangorri europarra, buztangorri iluna, pitxartxar burubeltza, zozo arrunta, birigarro arrunta, errekatxindorra, ihi-txoria, txinbo kaskabeltza, mendi-erregetxoa, buztanluzea, amilotx urdina, kaskabeltz handia, gerri-txori arrunta, dilindaria, mika, belatxinga mokogorria, bele txikia, belabeltza, erroia, araba zozo beltza, etxe-txolarrea, landa-txolarrea, harkaitz-txolarrea, txonta arrunta, txirriskil arrunta, txorru arrunta, karnaba, txoka arrunta, hesi-berdantza, gari-berdantza.
- Udatiarrak: lertxun hauskara, miru beltza, sai zuria, arrano sugezalea, mirotz urdina, arrano txikia, zuhaitz-belatza, galeperra, txirritxo txikia, usapala, kukua, apo-hontza, sorbeltz arrunta, erlatxoria, argi-oilarra, lepitzulia, uhalde-enara, haitz-enarak, enara arrunta, enara azpizuria, landa-txirta, larre-buztanikara iberiarra, urretxindorra, lezkari karratxina, sasi-txori arrunta, zozo-txinboa, sasi-txinboa, baso-txinboa, txio iberiarra, urretxoria.
- Negutiarrak: txilinporta txikia, ubarroi handia, lertxuntxo txikia, belatz txikia, kopetazuri arrunta, urre-txirri arrunta, hegabera, istingor txikia, istingor arrunta, negu-txirta, mendi-txirta, ur-zozoa, garraztarroa, durdula, birigarro txikia, txio arrunta, antzandobi handia, araba zozo pikarta, negu-txonta.
- Paseko hegaztiak: antzara hankagorrizta, paita arrunta, ahate txistularia, ipar-ahatea, zertzeta arrunta, udako zertzeta, ahate mokozabala, murgilari arrunta, txori zezen arrunta, amiltxoria, lertxuntxo itzaina, amiamoko beltza, arrano arrantzalea, kurrilo arrunta, zankaluzea, abozeta, txirritxo handia, txirri grisa, txirri txikia, txirri arrunta, borrokalaria, kulixka buztanbeltza, kuliska gorria, kurlinta bekainduna, bernagorri arrunta, bernagorri zuria, kuliska iluna, itsas enara beltza, uda-txirta, buztangorri argia, pitxartxar nabarra, buztanzuri arrunta, lezkari arrunta, benarriz arrunta, txio horia.

Behatzeko puntu gomendatuak
- "Soto de la Muga" izeneko ibilbidea

Nola iritsi eta mugitu

Iruñetik AP-15 autopista hartu hegoalderantz (Tuterarako bidea). Martzillako irteeran autopistatik atera eta NA-128 errepidea hartu mendebalderantz (Peraltarako bidea) Peralta baino lehentxeago Arga ibaia eta bertako ibar-basoak daude.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da