Antolatu bidaia

Zangozako eskualdea

Camino de Santiago Birding klubari atxikiak
Interes ornitologikoko eremuak

Multimedia

Vista desde los altos de Rocaforte
Vista desde los altos de Rocaforte
Irati ibaiaren erdiko tartearen ertzean dagoen nekazaritza eskualdea; ibar zabala eta aski ordokia da, eta zenbait mendiren adarrak ere sartzen dira bertan, Izko mendia esaterako.

"Campo Allende ibar-basoa" izeneko Lekune Naturala barne hartzen du eremu horrek.

Habitatak
Basobera mediterranearra, zereal laboreak, ibai ertzeko ibar-basoak.

Bertan ikus daitezkeen hegaztiak
- Egoiliarrak: basahatea, amiamoko zuria, miru gorria, sai arrea, aztore arrunta, gabirai arrunta, zapelatz arrunta, arrano beltza, belatz gorria, belatz handia, eper gorria, uroiloa, haitz-usoa, pagausoa, hontz zuria, hontz handia, mozoloa, urubia, hontz ertaina, martin arrantzalea, okil berde iberiarra, okil handia, kutturlio arrunta, kutturlio mokolaburra, pirripioa, hegatxabal arrunta, buztanikara horia, buztanikara zuria, ur-zozoa, txepetxa, tuntun arrunta, txantxangorri europarra, buztangorri iluna, pitxartxar burubeltza, harkaitz-zozo gorria, zozo arrunta, birigarro arrunta, garraztarroa, errekatxindorra, ihi-txoria, etze-txinboa, txinbo burubeltza, txinbo kaskabeltza, mendi-erregetxoa, buztanluzea, amilotx mottoduna, pinu-kaskabeltza, amilotx urdina, kaskabeltz handia, gerri-txori arrunta, antzandobi handia, eskinosoa, mika, belatxinga mokogorria, bele txikia, belabeltza, erroia, araba zozo beltza, etxe-txolarrea, landa-txolarrea, harkaitz-txolarrea, txonta arrunta, txorru arrunta, karnaba, txoka arrunta, hesi-berdantza, mendi-berdantza, gari-berdantza.
- Udatiarrak: zapelatz liztorjalea, miru beltza, sai zuria, arrano sugezalea, mirotz zuria, mirotz urdina, arrano txikia, zuhaitz-belatza, galeperra, txirritxo txikia, kuliska txikia, txoloma, usapala, kukua, apo-hontza, zata arrunta, sorbeltz arrunta, erlatxoria, argi-oilarra, lepitzulia, uhalde-enara, enara arrunta, haitz-enara, enara azpizuria, landa-txirta, uda-txirta, larre-buztanikara iberiarra, urretxindorra, buztanzuri arrunta, buztanzuri horia, sasi-txori arrunta, txinbo papargorrizta, zozo-txinboa, sasi-txinboa, baso-txinboa, txio lepazuria, txio iberiarra, euli-txori grisa, dilindaria, urretxoria, antzandobi arrunta, antzandobi kaskagorria, txirriskil arrunta, miarritza.
- Negutiarrak: ubarroi handia, lertxun hauskara, lertxuntxo txikia, belatz txikia, hegabera, mendi-txirta, negu-txirta, durdula, birigarro txikia, txio arrunta, erregetxo bekainzuria, negu-txonta, tarina, mokolodia, berdantza horia.
- Paseko hegaztiak: antzara hankagorrizta, zertzeta arrunta, amiamoko beltza, kurrilo arrunta, istingor arrunta, kuliska iluna, zingira-hontza, buztangorri argia, pitxartxar nabarra, zozo paparzuria, txio horia, euli-txori beltza.

Behatzeko puntu gomendatuak
- SL NA-183 bidea, "Rocaforte"


Nola iritsi eta mugitu

Iruñetik Jaka aldera doan N-240 errepidea hartu. Ledean NA-127 errepidea hartu, hegoaldera, eta 4 km ondoren Zangozara iritsiko gara.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da