Antolatu bidaia

Arbaiun-Irunberri

Birding klubari atxikiak
Interes ornitologikoko eremuak

Multimedia

Foz de Arbaiun
Foz de Arbaiun
Zaraitzu eta Irati ibaiek ebakitako bi arroila handi (mendi zintzurrak). 300 m arteko sakanak Leire mendiaren hurbilean. Inguruan ibar zabal bat dago, eta bertan zereal lur landuak eta basobera mediterranearra edo artadiak daude. Arangoitiko gainetan (Leire mendia) hosto erorkorreko basoak eta pinu gorriko pinudiak daude.

"Leire mendia-Arbaiungo arroila" eremua Batasuneko Interes Lekua da eta ZEPA da, eta barne hartzen ditu "Arbaiungo arroila", "Irunberriko arroila" eta "La Piedra eta San Adriango labarrak" Natur Erreserbak.

Habitatak
Harkaitzak, ibai ertzeko ibar-basoak, zereal lur landuak, basobera mediterranearra.

Bertan ikus daitezkeen hegaztiak
- Egoiliarrak: basahatea, miru gorria, ugatza, sai arrea, aztore arrunta, gabirai arrunta, zapelatz arrunta, arrano beltza, belatz gorria, belatz handia, eper gorria, uroiloa, haitz-usoa, pagausoa, hontz zuria, hontz handia, mozoloa, urubia, hontz ertaina, martin arrantzalea, okil berde iberiarra, okil beltza, okil handia, okil txikia, hegatxabal arrunta, kutturlio arrunta, pirripioa, buztanikara zuria, buztanikara horia, ur-zozoa, txepetxa, tuntun arrunta, txantxangorri europarra, buztangorri iluna, pitxartxar burubeltza, harkaitz-zozo gorria, zozo arrunta, birigarro arrunta, garraztarroa, errekatxindorra, etze-txinboa, txinbo burubeltza, txinbo kaskabeltza, buztanluzea, kaskabeltz txikia, amilotx mottoduna, pinu-kaskabeltza, amilotx urdina, kaskabeltz handia, garrapoa, gerri-txori arrunta, antzandobi handia, eskinosoa, mika, belatxinga mokogorria, bele txikia, belabeltza, erroia, araba zozo beltza, etxe-txolarrea, landa-txolarrea, harkaitz-txolarrea, txonta arrunta, txorru arrunta, mendi-txirriskila, karnaba, txoka arrunta, mokokerra, gailupa, berdantza horia, hesi-berdantza, mendi-berdantza eta gari-berdantza.
- Udatiarrak: zapelatz liztorjalea, miru beltza, sai zuria, arrano sugezalea, mirotz urdina, mirotz zuria, arrano txikia, zuhaitz-belatza, galeperra, txoloma, usapala, kukua, apo-hontza, zata arrunta, sorbeltz arrunta, malkar-sorbeltza, erlatxoria, argi-oilarra, haitz-enara, enara arrunta, uhalde-enara, landa-txirta, uda-txirta, urretxindorra, buztanzuri arrunta, buztanzuri horia, harkaitz-zozo urdina, durdula, birigarro txikia, sasi-txori arrunta, txinbo papargorrizta, zozo-txinboa, sasi-txinboa, baso-txinboa, txio lepazuria, txio iberiarra, euli-txori grisa, dilindaria, urretxoria, antzandobi arrunta, antzandobi kaskagorria, txirriskil arrunta, miarritza.
- Negutiarrak: lertxun hauskara, belatz txikia, oilagorra, negu-txirta, mendi-tuntuna, txio arrunta, basoetako gerri-txoria, belatxinga mokohoria, araba zozo pikarta, tarina, mokolodia.
- Paseko hegaztiak: antzara hankagorrizta, amiamoko beltza, amiamoko zuria, kurrilo arrunta, zingira-hontza, larre-buztanikara, buztangorri argia, pitxartxar nabarra, zozo paparzuria, txio horia, euli-txori beltza.

Behatzeko puntu gomendatuak
- Irunberriko hondakindegia
- SL NA-113 bidea, "Irunberriko arroila" (4,6 km)
- SL NA-110 bidea, "San Pedro ermita", Usunen (3,6 km, joan-etorria)
- Arbaiungo arroilaren behatokia

Nola iritsi eta mugitu

Iruñetik N-240 errepidea hartuta. 35. kilometroan iparraldera desbideratu NA-150 errepidetik. Irunberrira 2 kilometro ibilita iristen da. Arbaiun aldera jarraitzeko, NA-178 errepidea hartu behar da Irunberrin.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da