Antolatu bidaia

Belagua

Birding klubari atxikiak
Interes ornitologikoko eremuak

Multimedia

Larra
Larra
Nafarroako ipar-ekialdeko muturra. Barne hartzen ditu Belagua ibarra eta "Larra-Aztaparreta" goi mendiko eremua, Batasuneko Interes Leku izendatua. Ibar sakona da, nahiko zabala eta abeltzaintza lantzen den landazabal interesgarria dauka eta mendi-hegaletan pagadiak daude. Goi mendiko eremuan konplexu karstiko bat dago, mendi-larreak eta pinu beltzeko basoa, baita harkaitz ugari ere. Hor Nafarroako puntu gorenak daude, itsasoaren mailaren gaineko 2.500 metroak iritsita. Pirinioetan bertan gaude jadanik.

Eremu horretan sartzen da "Larra-Aztaparreta" Batasuneko Interes Lekua eta ZEPA. Hiru erreserbak osatzen dituzte horiek: "Larra" Natur Erreserbak eta "Ukerdi" eta "Aztaparreta" Erreserba Integralek.

Habitatak
Goi mendia, pinu beltzeko pinudiak, pagadia, landazabala.

Bertan ikus daitezkeen hegaztiak
- Egoiliarrak: miru gorria, ugatza, sai arrea, aztore arrunta, gabirai arrunta, zapelatz arrunta, arrano beltza, belatz gorria, belatz handia, eper grisa, hontz zuria, urubia, hontz ertaina, Tengmalm hontza, okil berde iberiarra, okil beltza, okil handia, okil gibelnabarra, hegatxabal arrunta, buztanikara zuria, buztanikara horia, ur-zozoa, txepetxa, tuntun arrunta, mendi-tuntuna, txantxangorri europarra, buztangorri iluna, pitxartxar burubeltza, harkaitz-zozo gorria, zozo arrunta, birigarro arrunta, garraztarroa, erregetxo bekainzuria, mendi-erregetxoa, buztanluzea, kaskabeltz txikia, amilotx mottoduna, pinu-kaskabeltza, amilotx urdina, kaskabeltz handia, garrapoa, harkaitz-txoria, basoetako gerri-txoria, gerri-txori arrunta, eskinosoa, belatxinga mokohoria, belatxinga mokogorria, belabeltza, erroia, etxe-txolarrea, elur-txonta, txonta arrunta, mendi-txirriskila, txorru arrunta, karnaba, txoka arrunta, mokokerra, gailupa, berdantza horia, hesi-berdantza, mendi-berdantza eta gari-berdantza.
- Udatiarrak: zapelatz liztorjalea, miru beltza, sai zuria, arrano sugezalea, arrano txikia, zuhaitz-belatza, kukua, sorbeltz arrunta, malkar-sorbeltza, haitz-enara, enara arrunta, enara azpizuria, mendi-txirta, uda-txirta, buztanzuri arrunta, zozo paparzuria, baso-txinboa, txinbo kaskabeltza, txio iberiarra, euli-txori grisa, antzandobi arrunta, txirriskil arrunta.
- Negutiarrak: oilagorra, negu-txirta, durdula, birigarro txikia, negu-txonta, mokolodia, tarina.
- Paseko hegaztiak: ubarroi handia, lertxun hauskara, amiamoko beltza, amiamoko zuria, antzara hankagorrizta, mendebaldeko zingira-mirotza, mirotz zuria, mirotz urdina, belatz txikia, kurrilo arrunta, hegabera, txirri lepokoduna, txoloma, pagausoa, usapala, buztangorri argia, pitxartxar nabarra, sasi-txori arrunta, sasi-txinboa, txio arrunta, euli-txori beltza, araba zozo pikarta.

Behatzeko puntu gomendatuak
- Arrako
- Mata de Haya
- R.IS-4 bidea, "Zemeto" (4 km)
- NA-1370 errepidea, 18. eta 25. kilometroen artean.
- San Martin harriko lepoa

Nola iritsi eta mugitu

Iruñetik N-240 errepidea hartu Jakaraino; Esa herria igaro eta jada Aragoin sartuta, izen bereko urtegia inguratu eta ia horren bukaeran A-137 errepidea hartu iparraldera. Salbaterra Ezka izeneko herriaren ondoren berriz ere Nafarroan sartuko gara (errepidea NA-137 deitzen da orain). Izabara iritsi eta bertan Belaguan sartzen den NA-1370 errepidea hartuko dugu.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da