Antolatu bidaia

Lindux-Ibañeta

Birding klubari atxikiak
Interes ornitologikoko eremuak

Multimedia

Vista desde Lindux
Vista desde Lindux
Ibañetako eta Linduxko mendilepoak Luzaideko ibarraren hondoan daude (hegoaldeko muturra) eta ibar horietan iparraldetik hegoaldera doazen hegazti migratzaileen joanak hartzen dituzte. Itsasoaren mailaren gaineko 1.000 eta 1.200 m bitarteko altuerak daude bertan. Mendebaletik 1.330 metro inguruko gailurrak dituzte eta ekialdean 1.500 metro ingurukoak; horregatik, pasabide bikainak dira mendiak saihesteko. Inguruabar horiek eta bere geografia-kokapen estrategikoak dakarte puntu hoberenetakoa izatea mendebaldeko Europan migrazio aktiboan ari diren hegaztiei behatzeko.
Ibañetatik Linduxera (hori da behatzeko puntu onena) 3 km inguruko pista asfaltatuta dago, pagadietan barna doana.

Habitatak
Pagadia eta mendi-larreak.

Bertan ikus daitezkeen hegaztiak
- Egoiliarrak: ugatza, sai arrea, arrano beltza, urubia, okil berde iberiarra, okil beltza, okil handia, okil gibelnabarra, buztanikara horia, txepetxa, tuntun arrunta, txantxangorri europarra, zozo arrunta, birigarro arrunta, garraztarroa, erregetxo bekainzuria, mendi-erregetxoa, buztanluzea, kaskabeltz txikia, amilotx mottoduna, pinu-kaskabeltza, amilotx urdina, kaskabeltz handia, garrapoa, basoetako gerri-txoria, gerri-txori arrunta, eskinosoa, belabeltza, erroia, txonta arrunta, txoka arrunta, mendi-txirriskila, gailupa, mendi-berdantza.
- Udatiarrak: kuku europarra, sorbeltz arrunta, hegatxabal arrunta, mendi-txirta, txinbo kaskabeltza.
- Negutiarrak: oilagorra, birigarro txikia, tarina, mokolodia.
- Paseko hegaztiak: ubarroi handia, lertxun hauskara, amiamoko beltza, amiamoko zuria, antzara hankagorrizta, liztorjale arrunta, miru beltza, miru gorria, sai zuria, arrano sugezalea, mendebaldeko zingira-mirotza, mirotz zuria, mirotz urdina, aztore arrunta, gabirai arrunta, zapelatz arrunta, arrano txikia, arrano arrantzalea, belatz txikia, zuhaitz-belatza, belatz handia, kurrilo arrunta, hegabera, txirri lepokoduna, txoloma, pagausoa, usapala, zingira-hontza, argi-oilarra, uhalde-enara, enara arrunta, enara azpizuria, negu-txirta, pitxartxar nabarra, zozo paparzuria, durdula, euli-txori beltza, urretxoria, araba zozo pikarta.

Behatzeko puntu gomendatuak
- Linduxko mendilepoa

Nola iritsi eta mugitu

Iruñetik NA-135 errepidetik, Auritz eta Orreaga igarota Ibañetako mendatera igoz.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da