Antolatu bidaia

Urbasa Mendia

Birding klubari atxikiak
Interes ornitologikoko eremuak

Multimedia

Sierra de Urbasa
Sierra de Urbasa
Urbasa eta Andia mendiak mendebaletik ekialdera hedatzen dira, eta itsasoaren mailaren gainetik 700 eta ia 1.500 metro bitarteko altuerak ditu. Bere mugetan harkaitz asko daude eta gailur zabaletan, batez ere, pagadi zabalak daude eta mendi-larreak. Kareharrizko harkaitz asko ere ageri dira. Iparraldeko mendi-hegala nabarmen atlantikoa da, eta hegoaldekoak izaera askoz mediterranearragoa du.

Eremu hori Batasuneko Interes Lekuaren barnean eta "Urbasa-Andia" Natur Parkearen barnean dago; muga egite du "Urederra ibaiaren iturburua" izeneko Natur Erreserbarekin.

Habitatak
Hosto erorkorreko basoak, batez ere pagadiak, mendi-larreak eta harkaitzak dituena.

Bertan ikus daitezkeen hegaztiak
- Egoiliarrak: miru gorria, sai arrea, aztore arrunta, gabirai arrunta, zapelatz arrunta, belatz handia, belatz gorria, pagausoa, hontz zuria, urubia, okil berde iberiarra, okil handia, hegatxabal arrunta, pirripioa, mendi-txirta, enara azpizuria, enara arrunta, haitz-enara, buztanikara zuria, buztanikara horia, txepetxa, tuntun arrunta, mendi-tuntuna, txantxangorri europarra, buztangorri iluna, pitxartxar burubeltza, harkaitz-zozo gorria, zozo arrunta, garraztarroa, txinbo kaskabeltza, erregetxo bekainzuria, buztanluzea, kaskabeltz txikia, amilotx mottoduna, pinu-kaskabeltza, amilotx urdina, kaskabeltz handia, garrapoa, gerri-txori arrunta, eskinosoa, mika, belatxinga mokohoria, belatxinga mokogorria, belabeltza, erroia, araba zozo pikarta, etxe-txolarrea, txonta arrunta, txorru arrunta, karnaba, txoka arrunta, gailupa, berdantza horia, hesi-berdantza, mendi-berdantza eta gari-berdantza.
- Udatiarrak: zapelatz liztorjalea, miru beltza, sai zuria, zuhaitz-belatza, kukua, zata arrunta, malkar-sorbeltza, sorbeltz arrunta, lepitzulia, uda-txirta, buztangorri argia, buztanzuri arrunta, sasi-txori arrunta, zozo-txinboa, baso-txinboa, sasi-txinboa, txio lepazuria, txio iberiarra, euli-txori grisa, euli-txori beltza, urretxoria, antzandobi arrunta, txirriskil arrunta.
- Negutiarrak: belatz txikia, oilagorra, negu-txirta, durdula, birigarro txikia, mendi-erregetxoa, harkaitz-txoria, basoetako gerri-txoria, elur-txonta, negu-txonta, tarina.
- Paseko hegaztiak: kurrilo arrunta, usapala, argi-oilarra, zozo paparzuria, txio arrunta, txio horia.

Behatzeko puntu gomendatuak
- Iturrien bidea (4,5 km)
- Mendizaleen bidea (3,8 km)

Nola iritsi eta mugitu

Urbasa zeharkatuz Olaztitik Lizarrara doan NA-718 errepidetik. bai iparraldetik (Olazti), bai hegoaldetik (Lizarra) irits daiteke.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da