Antolatu bidaia

Elur-txonta (Montifringilla nivalis)

Birding klubari atxikiak
Hegazti-fauna

Multimedia

Gorrión alpino
Gorrión alpino

Mendi-txori txikia, txitak Pirinioetako gailur garaienetan hazten dituena; neguan beheragoko mendietara jaisten da, eta tamaina handiko saldoak osatzen ditu garai horretan.

Eremuak: Mendialdea.
 

Gomendatutako behaketa-guneak: Belagua, Irati-Abodi.

Garai hauetan daude: urte osoan.

Behaketa: zaila da behatzea. Dentsitate baxua dagoenez, denbora dezente eman eta ibilaldi luzeak egin behar dira txoria aurkitzeko, udaberrian eta udan batez ere. Udazkenean eta neguan ez hainbeste, mendiko errepide eta aparkalekuetara hurbiltzen baita.

Izaera: bertakoa.

Deskripzioa: hegalak eta buztana zuri-beltzak, bizkar arrea, buru grisa eta hanka beltzak ditu txoriak. Moko konikoa du, beltza ugaltze garaian, eta horixka urtearen gainerakoan.

Antzeko espezieak: Elur-berdantza, baina hori noizean behin egoten da lurraldean.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da