Antolatu bidaia

Belatxinga mokohoria (Pyrrhocorax graculus)

Birding klubari atxikiak
Hegazti-fauna

Multimedia

Chova piquigualda
Chova piquigualda

Belearen familiako mendi-hegaztia, talde handi eta zaratatsuetan biltzen ohi dena. Intsektuak eta ornogabeak jaten ditu mendietako larreetan eta haitzetan.

Eremuak: Mendialdea.

Gomendatutako behaketa-guneak: Irati-Abodi, Urbasa-Andia, Belagua.

Garai hauetan daude: urte osoan.

Behaketa: habitat egokian erraza da behatzea. Ale batzuk fidakorrak dira gizakien aurrean.

Izaera: bertakoa.

Deskripzioa: korbido txikia da, erabat beltza. Moko horia, aski motza eta okerra, eta hanka gorrixkak ditu. Hegalak, berriz, zabalak eta biribilduak. Oso hegalari ona da. Anitzetan taldeka (talde handiagoak edo txikiagoak) ibiltzen da, ugaltze garaian izan ezik.

Antzeko espezieak: Belatxinga mokogorria.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da