Antolatu bidaia

Etxe belatza (Falco naumanni)

Birding klubari atxikiak
Hegazti-fauna

Multimedia

Macho de Cernícalo primilla
Macho de Cernícalo primilla

Belatz txikia, funtsean intsektuak jaten dituena hegoaldeko eremu zabaletan eta lehorreko laboreetan. Migratzailea denez, udaberrian eta udan etortzen da gurera.

Eremuak: Erribera.

Gomendatutako behaketa-guneak: noizean behin Bardean.

Garai hauetan daude: apiriletik irailera.

Behaketa: leku egokietan aski erraza da behatzea, eta errazagoa oraindik behi-azienden ukuiletatik hurbil.

Izaera: udakoa.

Deskripzioa: belatz txikia da. Hegal puntadunak eta buztan luzea ditu. Ondoko koloreak ditu arrak: burua, buztana eta bigarren lumak grisak; bizkarra eta luma estalgarriak arreak; sabela krema kolorekoa, jaspeztatua; eta lehen mailako lumak beltzak. Emea arreagoa da, beltzez jaspeztatua.

Antzeko espezieak: Belatz gorria.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da