Antolatu bidaia

Tximutxa (Panurus biarmicus)

Birding klubari atxikiak
Hegazti-fauna

Multimedia

Macho de Bigotudo
Macho de Bigotudo

Txori koloretsu txikia, hegoaldeko hezeguneetako kanaberadietan bizi dena. Populazio handi samarrak daude, besteak beste, Pitillasko aintziran eta Las Cañas urmaelean.

Eremuak: Erribera.

Gomendatutako behaketa-guneak: Pitillasko aintzira, Las Cañas urtegia, Bardeako hezeguneak.

Garai hauetan daude: urte osoan.

Behaketa: aski zaila da behatzea, ale gutxi daudelako eta lotsatiak direlako. Errazagoa da entzutea, araldian batez ere.

Izaera: bertakoa.

Deskripzioa: txori txikia eta potoloa da, eta buztana luzea du. Kolore arrea du gorputzean eta orban zuriak hegaletan. Emeek buru arrea dute, arrek, berriz, grisaxka, eta bibote beltza eta nabarmena dute.

Antzeko espezieak: ez dago.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da