Antolatu bidaia

Etze-txinboa (Sylvia undata)

Birding klubari atxikiak
Hegazti-fauna

Multimedia

Curruca rabilarga
Curruca rabilarga

Buztan luzeko txori txikia, jokamolde zaputza duena; landa eta mendietako zuhaixken artean bizi da. Sedentarioa da, eta gehiago egoten da Nafarroako hegoaldeko erdian.

Eremuak: Eremu guztiak.

Gomendatutako behaketa-guneak: Zangoza, Irunberri-Arbaiun, Bardea, Pitillasko aintzira.

Garai hauetan daude: urte osoan.

Behaketa: zailtasun ertaina, txori mukerra delako. Errazagoa da entzutea.

Izaera: bertakoa.

Deskripzioa: txinbo txikia da, eta buztan luzea du. Koloreari dagokionez, gris-urdinxka iluna du goialdeetan, eta izokin-kolore iluna eztarrian, bularrean eta alboetan. Irisa eta begien inguruko eraztuna gorriak eta oso nabarmenak ditu. Hanka horixkak ditu. Sasien barnean egoten da ia denbora osoan.

Antzeko espezieak: Txinbo papargorriztaren nolabaiteko antza du.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da