Antolatu bidaia

Buztanzuri horia (Oenanthe hispanica)

Birding klubari atxikiak
Hegazti-fauna

Multimedia

Collalba rubia
Collalba rubia
Pájaro de llamativo diseño que habita zonas más o menos áridas del centro-sur de Navarra. Es migratorio y lo nos visita en primavera y verano.
Zonas: Zona Media y Ribera.
 

Gomendatutako behaketa-guneak: Bardea, Pitillasko aintzira, Las Cañas urtegia.

Garai hauetan daude: apiriletik irailera.

Behaketa: erraza.

Izaera: udakoa.

Deskripzioa: aski txikia da txoria, dotorea, eta buztan luzea du. Lehenbiziko begiratuan zuri-beltza da. Hegal eta hanka beltzak eta gorputz zurbila ditu. Burugainean, bizkarrean eta bularrean kolore harea-hori argiak ditu. Buztanaren oinarria zuria da, eta T alderantzikatu formako marrazki beltza du han. Arrek karatula beltza dute, eta, eztarriari dagokionez, batzuek zurbila dute, beste batzuek, berriz, beltza. Emeek hegal ilunak dituzte, baina ez erabat beltzak, aurpegian ez dute kolore beltzik, eta, oro har, arreagoak dira.

Antzeko espezieak: Buztanzuri arrunta, emeak eta gazteak batez ere.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da