Antolatu bidaia

Mendi-tuntuna (Prunella collaris)

Birding klubari atxikiak
Hegazti-fauna

Multimedia

Acentor alpino
Acentor alpino

Mendi-txori txikia, haitzetan eta mendietako larreetan bizi dena. Udan gailurretan ibiltzen da, baina negu gorrietan beheragoko kotetara jaisten da.

Eremuak: Mendialdea.

Gomendatutako behaketa-guneak: Irati-Abodi, Belagua.

Garai hauetan daude: urte osoan.

Behaketa: aski erraza da behatzea, gainera txori fidakorra da.

Izaera: bertakoa. Neguan garaieraz aldatzeko mugimenduak egiten ditu.

Deskripzioa: tamaina ertaineko txoria da, potoloa eta sendoa, eta tonu arre-grisaxka ilunak agertzen ditu. Berezkoak ditu albo arre-gorrixkak, eztarri zuria, marra finak eta beltzak dituena, eta hegalen luma estalgarrietako tanto zuriak.

Antzeko espezieak: tuntun arrunta.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da