Antolatu bidaia

Kutturlio mokolaburra (Galerida theklae)

Birding klubari atxikiak
Hegazti-fauna

Multimedia

Cogujada montesina
Cogujada montesina

Kutturlio arruntaren antza handia du, baina eremu malkartsuago eta menditsuagoetan bizi da. Intsektuak eta ornogabe txikiak jaten ditu, eta Nafarroako hegoaldeko erdian bizi da.

Eremuak: Nafarroako Erdialdea eta Erribera.

Gomendatutako behaketa-guneak: Bardea.

Garai hauetan daude: urte osoan.

Behaketa: zailtasun ertaina leku egokietan, dentsitate alturik ez duelako.

Izaera: bertan bizi da.

Deskripzioa: hegatxabal handia da. Moko ertain-zorrotza eta kalpar nabaria ditu, baina horren kalparra kutturlio arruntarena baino xumeagoa da. Bularrean marrak finak ditu, kutturlio arruntarenak baino lodiagoak eta nabarmenagoak. Ahotsa entzunez gero, identifikatzen ahal da.

Antzeko espezieak: Kutturlio arrunta, hegatxabal arrunta.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da