Antolatu bidaia

Txoriandre pispoleta (Calandrella rufescens)

Birding klubari atxikiak
Hegazti-fauna

Multimedia

Terrera marismeña
Terrera marismeña

Hegatxabal txikia, Nafarroako hegoaldeko estepetako eremu idorretan bizi dena. Urte guztian zehar egoten da, eta neguan saldoak osatzen ditu, askotan handi-handiak.

Eremuak: Erribera.
 

Gomendatutako behaketa-guneak: Bardea.

Garai hauetan daude: urte osoan.

Behaketa: udaberrian errazagoa da aurkitzea, berezko txioa egiten baitu, urtearen gainerakoan zaila da ikustea, espezie zuhurra baita.

Izaera: bertakoa.

Deskripzioa: hegatxabal txikia da, eta tonu arre-hare kolorekoak ditu. Moko motza eta indartsua du. Marra beltzak eta finak ditu bularrean, sabela, berriz, zuria du. Luma estalgarri ertainak ilunak dira, eta kontraste gutxi egiten dute hegalaren gainerako atalekin.

Antzeko espezieak: Txoriandre arrunta, hegatxabal arrunta.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da