Antolatu bidaia

Argi-oilarra (Upupa epops)

Birding klubari atxikiak
Hegazti-fauna

Multimedia

Abubilla
Abubilla

Tamaina ertaineko hegaztia, oso lumaje berezia duena, laranja-nabarra eta zuri-beltza; gandor nabarmena ere badu. Gure landetan oso ezaguna da.

Eremuak: Nafarroako Erdialdea, Iruña eta Erribera.

Gomendatutako behaketa-guneak: Pitillasko aintzira, Las Cañas urtegia, Irunberri-Arbaiun, Zangoza, Bardea, eta urriagoa Ultzama-Basaburuan.

Garai hauetan daude: apiriletik urrira.

Behaketa: erraza.

Izaera: udakoa.

Deskripzioa: tamaina ertaineko hegaztia da. Kolore arre-laranjatuak ditu, eta hegalak eta buztana marratuak ditu zuri eta beltzez. Moko luzea eta okerra du, baita kalpar nabarmena ere, arriskurik egonez gero zabaltzen duena. Uhin gisako hegaldia du, tximeletak egiten duenaren antzekoa. Hegan egitean, hegal zabalak eta biribilak agertzen ditu, eta horien diseinu zuri-beltza nabarmentzen da.

Antzeko espezieak: ez dago.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da