Antolatu bidaia

Erlatxoria (Merops apiaster)

Birding klubari atxikiak
Hegazti-fauna

Multimedia

Abejaruco europeo
Abejaruco europeo

Oso hegazti koloretsua, tamaina ertainekoa, udaberrian eta udan egoten dena. Eremu zabaletan bizi izaten da, eta intsektuak jaten ditu.

Eremuak: Nafarroako Erdialdea, Iruña eta Erribera.

Gomendatutako behaketa-guneak: Pitillasko aintzira, Las Cañas urtegia, Bardea, Argako ibar-basoak.

Garai hauetan daude: apiriletik irailera.

Behaketa: erraza.

Izaera: udakoa.

Deskripzioa: tamaina ertaineko hegaztia da, oso koloretsua. Honako kolore hauek ditu: bularra, sabela, buztana eta lehen lumak urdinak; burugaina, bizkarra, bigarren lumak eta gaineko luma estalgarriak arre-gorrixkak; eta goiko eskapularrak eta eztarria horiak. Karatula beltza eta ipurtxuntxur berdatsa ditu. Hegal zorrotzak eta isats proiekzio luzea ditu. Hegan egitean mokoa gorantz begira jartzen du pitin bat. Maiz planeatzen du, eta uhin gisako mugimenduak egiten ditu hegaldian.

Antzeko espezieak: ez dago.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da